Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Vitoria-Gasteizko tranbia Salburua auzora luzatzeari buruzko (2. fasea) informazio-azterlana

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 15ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Vitoria-Gasteizko tranbia Salburua auzora luzatzeari buruzko (2. fasea) informazio-azterlana».

2001eko otsailaren 27ko 41/2001 Dekretuan, behin betiko onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana, eta bertan dago jasota, nahiz eta modu oso zehatzean ez izan, Vitoria-Gasteizko tranbiaren ibilbidea ekialdera-Salburua auzora luzatzeko proposamena, hedapen zentzuzkoena delakoan.

Tranbiarako proposatzen den linea-luzatzeari esker, hobetu egingo da hiriaren ekialdean dauden auzoen –zehazki, Santa Luzia eta Salburua auzoen– zuzeneko lotura erdigunearekin, Lakuako autobus-geltokiarekin eta gaur egun garraio-lineak dituzten aldeekin. Halaber, auzo horiek lotu ahal izango dira hiriaren hegoalderantz doan linea berriarekin, eta unibertsitatearekiko lotura ere ezarri ahal izango da.

Honako Ikerkuntza Lana Vitoria Gasteizko hiriaren ekialdeko gunerantz tranbiaren zerbitzua areagotzeko beharraren inguruan kokatu egiten da, honen erdigunetik abiatu eta Salburua auzoko iparralderaino iristen den ibilbide baten proposamenaren bitartez.

Araba erdiguneko LSParen aldaketak dagoeneko asotzen du Vitoria-Gasteizko tranbia sistema sarearen eskema oso bat, non gaur egun ustiatzen den Y beste linea batzuen bitartez osatu egiten den, eta bigarren faserako aukera honena hiriaren ekialderanzko luzapena dela planteatuz.

Arrazoi honengatik, baita ere higikortasun iraunkorreko modelo bat izateagatik, asteizeko tranbiaren hurrengo luzapenak justifikatzen dira, atmosferara trafikoko jatorridun gas-isuriak mugatzera eta trafikoak hiri-eremuan (zaratan, espazioaren okupazioan, kontsumo energetikoaren) sortzen dituen disfuntzioetako batzuk konpontzera laguntzen baitu besteak beste.

1 zkdun. Agiria. MEMORIA ETA ERASKINAK (PDF, 199 MB):

  • Memoria
  • Eraskinak:
    1. Aurrekariak eta erreferentzia agiriak
    2. Proiektuaren ezaugarri orokorrak
    3. Kartografia
    4. Geologia eta geoteknia
    5. Hirigintzako egitamuteka
    6. Taxuketa
    7. Hiri integrazioa
    8. Gainegiturak eta trenbidearen elektrifikazioa
    9. Tresnak eta instalazioak
    10. Trafikoa eta seinaleztapena
    11. Uztiapena eta geltokiak
    12. Eraginpeko zerbitzuak
    13. Eraginketak eta desjabetzapenak
    14. Ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa
    15. Lan plana
    16. Kontratistaren kokapena
    17. Argazki erreportaia

 

2. LIBURUKIA - PLANOAK ETA BALORAZIOAk dituen dokumentuak:

2 ZKDUN. AGIRIA. PLANUAK

  1. Orokorrak
  2. Multzoa
  3. Definizio geometrikoa oinean
  4. Definizio geometrikoa altxaketan
  5. Esplotazio eskemak
  6. Ereduzko Sekzioak
  7. Eraikitzeko lanak
  8. Eraginpeko zerbitzuak
  9. Urbanizazioa eta akaberak
  10. Sekzioak eta eraikuntza xehetasunak

ZKDUN. AGIRIA. AURRENKONTUA

  1. Neurketak.
  2. Makroprezioen koadroa
  3. Balorazio Partzialak
  4. Balorazio Orokorra