Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko Teknologia Garbien Euskal Zerrenda Euskadiko lehiakortasun, ingurumen eta energiari buruzko politikekin bat datozen ekipo industrialen zerrenda bat da. Teknologia horiek erosiz gero, % 30eko zerga-kenkaria aplikatzen zaio ekipoan egindako inbertsioari.

Ekipo horiek Batzorde Tekniko batek aukeratu ditu zerrenda horretan agertzeko, euren ingurumen-errendimendua hobeagatik eta Euskadiko ehun industrialean duen presentzia txikiagatik. 

Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartzen diren teknologien aukeraketa egiteko, ingurumenaren alorreko eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren sailak prospekzio aktibo bat egiten du, industriaren alorreko eskumenak dituen sailaren laguntzarekin.

Teknologiak aukeratu direnean, ad hoc metodologia bat erabiliz, Batzorde Tekniko batek ebaluatu egiten ditu. Batzorde horren partaideak erakunde hauen ordezkariak dira:

  • Ingurumen Sailburuordetza
  • Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
  • Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, SPRI
  • Energiaren Euskal Erakundea, EEE
  • Zerga Koordinaziorako Organoa
  • Lagungarriak dira ingurumen- eta energia-emaitzak hobetzeko.
  • EAEn gauzatzen diren prozesu industrialen eraginkortasuna handitzen dute, batez ere ETEena.
  • Lehengaien erabilera eta kudeaketa adimenduna ahalbidetzen dute.
  • Berrerabilera, birziklapena eta balorizazioa bultzatzen dituzte.
  • Ingurumen-inpaktu global positiboa dute.
  • Proposatutako sektorean ezartzen hasi dira, baina ez daude guztiz finkatuta; beraz, modu positiboan baloratzen da teknologia transferitu lekiekeen instalazioen kopurua handia izatea.
  • Indarrean dagoen ingurumen-legedian ezarritakoak baino ingurumen-balio hobeak dituzte.
  • Izaera prebentiboko teknologiak dira, prozesu-amaierako izaerakoak baino gehiago.
  • Ingurumen-inpaktu global positiboa dute ingurumen-alderdietarako (airea, ura, hondakinak, lurzorua, energia eta zarata), eta inpaktu hori eskura dauden beste teknologia batzuena baino nabarmen hobea da.

Euren sozietate-egoitza EAEn duten enpresek kenkari bat lor dezakete Sozietateen gaineko Zergaren kuota likidoan, alegia, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda onartzen duen Aginduan definitutako ekipo oso batean egindako inbertsioaren % 30 –zerrenda hori Eusko Jaurlaritzak onartzen du, horren eskumena duen Sailaren agindu baten bidez-.

Zerga-onura hori Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauetan jasotzen da, Hiru Lurralde Historikoetan, eta “aplikazio-muga duten kenkariak” deritzan kenkarietako bat da.

64/2006 DEKRETUA, martxoaren 14koa, Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren erregulazioa ezartzen duena.

AGINDUA, 2016ko uztailaren 13koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena. Honen bidez, Teknologia Garbien EAEko Zerrenda gaurkotzen eta onartzen da.

Arabako Foru Aldundiaren Zerga-Araudia (leiho berri batean irekitzen da).

Bizkaiko Foru Aldundiaren Zerga-Araudia (leiho berri batean irekitzen da).

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zerga-Araudia (leiho berri batean irekitzen da).

Azken aldaketako data: