PEGIP 2020
Euskal Gobernu Kontseiluak, 2017ko urtarrilaren 17an egindako bileran, besteak beste, Jaurlaritzaren 2017-2020 XI. Legegintzaldirako Plan Estrategikoak onartzen dituen Erabakia hartu zuen. Plan horien artean dago Gobernantzaren eta Berrikuntza Publikoaren 2020 Plan Estrategikoa. Hura egin eta koordinatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren ardura da.
Zer da PEGIP2020?
- Plan estrategiko bat Jaurlaritzaren ekintzan, Euskadi gobernantza publikoaren arloan ere Europako eskualde berritzaile gisa finkatzera bideratua.
- Asmo handiko dokumentua, hurrengo 4 urteetarako gobernantza publikoaren arloan sailaren bizkarrezurra izango dena.
- Lan-plangintza bat, administrazio publiko berritzaile, ireki eta parte-hartze bidezkoa eratzera eramango gaituena.
- Gizarteari kalitatezko zerbitzu eraginkor, efikaz eta seguruak eskainiko dizkiona.
- Gure ingurunearen laguntzaz eta herritarren parte-hartze aktiboaz eraikitako zerbait.
- Pertsonak aldaketaren protagonista izango dituena.
- Gobernantzaren balio berriak ardatz hartuko dituen aldaketa bat: emaitzetarako joera, gardentasuna eta berrikuntza.
Gobernantzaren eta Berrikuntza Publikoaren Plan Estrategikoa, aurreko planen jarraipena eta aurrerapena (Berrikuntza Publikorako 2011-2013 Plana eta Berrikuntza Publikorako 2014-2016 Plana), Eusko Jaurlaritzaren administrazioaren bilakaeran beste urrats bat egituratzeko tresna da, euskal gizartearentzako oparotasun eragile gisa, eta zeharkakoa da.
Misioa:
"Administrazio berritzailea eta irekia sortzea, gizarteari kalitatezko zerbitzuak, eraginkorrak, efikaziadunak eta seguruak emango dizkiona, ingurunearekin elkarlanean eta herritarren parte-hartze aktiboa aintzat hartuta; hau da, pertsonak izango dira aldaketaren protagonista. Hori guztia, gainera, gobernantza-balio berriak oinarri hartuta egingo da, hots: irekia izatea, emaitzetara bideratutako orientazioa, gardentasuna eta berrikuntza".
Ikuspegia:
"Euskadiko Administrazioa, herritar arduratsuen eta gizartearen ongizatea lortzeko lan egiteaz harro dauden zerbitzu publikoko langileen arteko harreman-espazio bat eskaintzen duena".