Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Ozono troposferikoa

Ozono troposferikoa atmosferako zati baxuenean dagoena da; arnasten dugun airean hain zuzen ere, eta osasunean kalteak sor ditzake bere izaera oxidatzailea dela eta.

Ozonoa, batez ere, lehen mailako kutsatzaile edo aitzindariek (hainbat giza jardueretan isuritako NOx eta KOHak) atmosferako oxigeno eta argi ultramorearen presentzian dituzten erreakzio kimiko multzoen ondorioz sortzen da.

Aitzindari horiek ozono maila altuak sortzen dituzte zerua oskarbi dagoenean, eguzki-erradiazio intentsoarekin, tenperaturak altuak direnean eta haizerik gabe. Maila altuenak maiatza eta iraila bitartean neurtzen dira, eguerdiko orduetan, eguzki-errdiazioa altuena denean alegia.

 

Ekainaren 1etik urriaren 1era Euskadiko Sareak ozono mailen bilakaeraren eguneko jarraipena egiten du. Teknikariek eguneko aurreikuspenak aztertzen dituzte eta kontrol zehatzagoa egiten dute arazo gehien dauden guneetan.

Ozono protokoloa.

 

Gainditze kopurua urteko itsolasio eta temperatura altuen menpe dago hein handi batean. Gainera egiaztatzen  da, O3 poluzio maila tokian tokiko jatorria izateaz gain eskualde mailako garraioaren menpe ere badagoela. Hau da erregistrutako mailak hondoko konponente bat daukala jatorri konkretu bat ezin zaiona egokitu.

Europa hegoalde osoan O3-aren presentzia ohiko arazoa da, eremu horretako intsolazio altua dela-eta, aldiz, Euskadin ozono mailak askoz ere baxuagoak dira.

2020ko kanpaina

Udan ozono-mailak aztertuta, estazio bakoitzeko zortzi orduko balio mugikorren eguneko maximoen jarraipen-azterketa egiten da. Azterketa hori airearen kalitateari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera egiten da. Jarraian, zortzi orduko balio maximoak dituzten buletinak agertzen dira; horiek araudi horretan ezarritako 120 ug/m3-ko helburu-balioa gainditzen dute.Ozonoaren balioen

Ozonoaren balioen jarraipen-buletina. Ekainak 24 (PDF, 412 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Ozonoaren balioen jarraipen-buletina. Ekainak 25 (PDF, 402 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Ozonoaren balioen jarraipen-buletina. Uztailak 10 (PDF, 462 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Ozonoaren balioen jarraipen-buletina. Uztailak 20 (PDF, 408 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Ozonoaren balioen jarraipen-buletina. Abuztuak 03 (PDF, 871 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Ozonoaren balioen jarraipen-buletina. Abuztuak 07 (PDF, 891 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Ozonoaren balioen jarraipen-buletina. Abuztuak 10 (PDF, 891 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak hainbat lekutan dituen estazioen bitartez gure airearen kaliatatea kudeatzen da. Hau egiteko lurraldearen zonifikazioa egiten da. Gaur egun ikerketa bat egin da ozono troposforikoa neurtzeko aproposa den zonifikazioa ezartzeko, kontuan hartuta Euskadiko zona klimatikoak eta udan izaten diren gertakerak.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ozonoa ebaluatzeko proposatutako zonifikazioaren ikerketa (PDF, 31 MB).

 

Ozonoren egungo zonifikazioak lurraldea 5 zonatan banatzen du:

Honakoak dira zona bakoitzean ozonoa neurtzen duten estazioak:

 

   

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Airearen kalitaterako Sarean ozonoa neurtzen duten estazioetan lortutako datuak etengabe ebaluatzen dira. Orduko eta eguneko balio bakoitza sailkatu egiten da Airearen Kalitate Indizea (orduko edo eguneko AKIa) erabilita. Halaber, urtero ebaluazio sakonagoa egiten da giza osasunaren babeserako helburu-balioa eta populazioaren informazio eta alerta atalaseak betetzen direnentz egiaztatzeko. Azken ebaluazio horren emaitzak eskuragarri daude urtero argitaratzen den Airearen Kalitateari buruzko datuen txostenean.   

Gainera, Euskadin kutsatzaile honen azken urteetako egoera azaltzen duen laburpen txiki bat egin da.

 Ozonoaren egungo egoera Euskadin (PDF, 5 MB)

 

102/2011 Errege Dekretuak bere I atalean I Eranskinean, osasuna babesteko  ozonori dagozkion helburu balioak eta epe luzerako helburu balioak ezartzen ditu:

  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ozonoaren kasuan araudian finkatutako atalaseak dira:

- Informazioa; orduko batez bestekoak 180 µg/m3 gainditzean.

- Alerta; orduko batez bestekoak hiru orduz jarraian 240 µg/m3 gainditzean.

Azken aldaketako data: