Osasun Saila

Ondo erabili medikamenduak

Medikamenduen erabilera aproposa ibotika

FARMA-KUTSADURA: sendagaien ingurumen-inpaktua

Itzuli>

Kolesterol-maila ez da faktore bakarra

Sendagaiak beharrezkoak diren arren, ingurumenean ondorio kaltegarriak dituzte.

Nola iristen dira medikamentuak naturara?

  • Ezinbestean, medikamentuen kontsumoarekin eta iraizketarekin: gernuan eta gorozkietan, dutxako uretan (larruazalean aplikatutako medikamentuak berarekin eramanda).
  • Iraungitako edo kontsumitu gabeko sendagaiak modu desegokian baztertuz (zaborra, harraska, komuna).

Horrela, uretara eta lurzoruetara iristen dira, eta bi modutan eragin diezaiekete izaki bizidunei (algei, landareei, animaliei, pertsonei…): zuzenean eta elikatze-katearen bidez. Gainera, denbora luzez iraun dezakete eta metatu egin daitezke, naturan duten eragin negatiboa handituz.

Zer egin dezaket sendagaien ingurumen-inpaktua murrizteko?

Utzi beti iraungitako sendagaiak, behar ez dituzun sendagaiak, sendagai-kutxak eta ontzi hutsak farmaziaren SIGRE edukiontzian (). SIGREk hondakin horien tratamendu egokia ziurtatzen du.

Zer utzi


Zer utzi

D bitamina pertsona helduen kasuan

Itzuli>

D bitamina pertsona helduen kasuan

Bitamina hori beharrezkoa da kaltzioa xurgatzeko eta hezurrak indartsu mantentzeko; gainera, defentsei, muskuluei eta abarri laguntzen die. Gure azala zuzenean eguzkitan egonda lortzen dugu D bitamina gehiena; kantitate txiki bat, berriz, dieta bidez (arrain koipetsuak, arrautza gorringoak, haragia…). D bitamina duten elikagaien taula (PDF, 259 KB) (abre en nueva ventana)

D bitamina

Zure medikuak adieraziko dizu D bitamina (kolekaltziferol, ergokaltziferol edota kaltzifediol izenez ere ezagutzen da) gehigarriak behar dituzun. Horiek kasu batzuetan bakarrik dira beharrezkoak: osteoporosia, hesteen xurgatzeko arazoak, obesitatea, antiepileptiko batzuen bidezko tratamendua…

D bitamina gehigarriak hartu behar badituzu:

  • 1. Argi izan zer dosi, zer maiztasunekin eta noiz arte hartu behar dituzun.
  • 2. Beste bitamina eta mineral gehigarriekin kontuz ibili, horiek ere D bitamina izan baitezakete.

Opioideak, zer jakin behar duzu

Itzuli>

Gernu-inkontinentziarako xurgatzaileak

Zer dira opioideak?

Mina arintzen laguntzen duten farmakoak dira. Baliagarriak dira minbiziak eragindako minarentzat eta beste tratamendu batzuei erantzuten ez dien min akutu gogorrarentzat. Patologia kronikoetan epe luzera onuragarriak diren edo ez froga gutxi daude, hala nola artrosian, lunbalgian, fibromialgian, ... 

Morfina da ezagunena. Tramadola, fentaniloa, kodeina, buprenorfina, oxikodona, tapentadola eta hidromorfona ere opioideak dira. Hainbat forma farmazeutiko daude: konprimituak, txaplatak, injektagarriak, "txupatxusak”, ...

Nola sahiestu erabilera desegokia?

  • Ez hartu opioideak zure kabuz. Zure medikuak baloratuko ditu daukazun beharra, opioide mota eta dosia, eta tratamenduaren eraginkortasunaren eta izan ditzakeen ondorio kaltegarrien jarraipena egingo dizu.
  • Opioideak - opioidesOpioide-tratamendua ez da beti eraginkorra. Probaldi baten ondoren minak hobera egiten ez badu, hartzen jarraitzeak arrisku gehiago ditu onurak baino.
  • Dosi altuetan, ondorio kaltegarriak efektu analgesikoa baino gehiago handitzen dira. Bigarren mailako ondorioak hauexek dira: goragalea, idorreria, logura, erorketak, immunoezabatzea, narriadura kognitiboak, agitazioa, mendekotasun-sindromea, adikzioa, etab.
  • Eraginkorra ez bada edo ondorio kaltegarriak larriak badira, tratamendua eten egin behar da, dosia mailaka murriztuz, mendekotasun-sindromea saihesteko: antsietatea, izerditzea, dardarak, muskuluetako mina, suminkortasuna, goragaleak, gorakoak, beherakoa, takikardia, hipertentsioa, etab.

AIEEekin ez ibili jolasean!

Itzuli>

AIEEekin ez ibili jolaseanZer dira?

  • AntiInflamatorio EEsteroideoak (AIEE) mina, sukarra eta hantura tratatzeko medikamentuak dira.
  • Gehien erabiltzen direnak: ibuprofenoa, naproxenoa, diklofenakoa, celekoxiba, etorikoxiba eta dexketoprofenoa.

Zer ondorio kaltegarri dituzte?

  • Gastrointestinalak: bihotzerrea, urdaieko mina, beherakoa, ultzerak, hemorragiak.
  • Kardiobaskularrak: tentsio arteriala handitzea, orkatiletako edemak, arnasa hartzeko zailtasuna, arritmiak.
  • Giltzurrunekoak: giltzurrunen funtzionamendua aldatzea.

Efektu horiek onura baino kalte handiagoa eragin dezakete: adineko pertsonengan, aurretiko gaixotasunak (iktusa, infartua, hipertentsioa, urdaileko, giltzurruneko edo gibeleko gaixotasuna) dituzten pazienteengan eta medikamentu antikoagulatzaileak, antiagregatzaileak, diuretikoak edo bestelako antihipertentsiboak (enalaprila, ramiprila, losartana, balsartana…) hartzen dituztenengan.

Gainera, haurdunaldian ez dira hartu behar.

Zer egin dezakezu ondorio kaltegarriak saihesten saiatzeko?

  • Baloratu edo eskatu aholkua beste neurri batzuei buruz (hotza edo beroa aplikatzea, masajeak, ariketa, AIEE pomadan, parazetamola) AIEE bat hartzen hasi aurretik.
  • Har ezazu efektua duen dosi txikiena eta ahalik eta iraupen laburrenean.
  • Kontsulta ezazu zure osasun-profesionalarekin, 3-5 egun badaramatzazu horiek hartzen eta hobekuntzarik ez baduzu.
  • Ez hartu AIEE bat baino gehiago aldi berean.
  • Kontsulta ezazu zure kabuz hartu aurretik beste medikamentu batzuekin tratamenduan bazaude.

Ez da beti beharrezkoa omeprazola edo antzeko beste medikamenturen bat gehitzea, AIEE bat hartzen duzunean. Adinaren, aurretiko gaixotasunen eta tratamenduaren iraupenaren araberakoa izango da. Zure osasun-profesionalak jakinaraziko dizu.

Lehen tantak galduta, kontsultatu!

Itzuli>

Lehen tantakDietan eta zure bizi-ohituretan aldaketa batzuk egiteak lagun dezake maskuriaren kontrola berreskuratzen eta gernu-ihesen kopurua murrizten:

  • Goizetan, hartu likido gehiago eta murriztu kontsumoa arratsalde-gau partean. Hobe da maiz kantitate txikiak edatea, batean kantitate handiak edatea baino.
  • Murriztu sintomak okertzen dituen edozein elikagai edo edari. Alkoholak, kafeinak edo elikagai minek edo garratzek pertsona batzuei maskuria narritatzen diete.
  • Galdetu zure osasun-profesionalari pelbiseko muskulatura indartzeko ariketei buruz (Kegel-en ariketak (leiho berri batean irekitzen da)).
  • Entrenatu zure maskuria: hasieran, txiza egitera joateko denbora programatu, orduero adibidez, gogorik ez baduzu ere, eta pixkanaka mikzioen arteko denbora luzatu, erosoa zaizun tartera iritsi arte. Zure osasun-profesionalak informazioa emango dizu.
  • Kontsumitu zuntz gehiago dietan, idorreria saihesteko.
  • Saihestu gehiegizko pisua.
  • Ez egin gernu-ihesak eragiten dizkizun jarduerarik, hala nola salto egitea, korrika egitea… Ibili edo igeri egin dezakezu.

Neurri horiek nahikoak ez badira...

  • Gernu-inkontinentziarako medikamentuen erabilerarekin osa daitezke. Horiek ondorio kaltegarriak eragin ditzakete, hala nola ahoko lehortasuna, ikusmen lausoa, arritmia, logura, nahasmena, asaldura, zorabioa, idorreria… Efektu horietakoren bat izanez gero, zure osasun-profesionalari jakinarazi.
  • Kontrol bat egin behar da tratamenduaren hasieratik 4-6 astera, ikusteko medikamentuak onura egiten dizun edo ez.

Eta arazoak aurrera jarraitzen badu...

  • Medikuak erabakiko du gernu-inkontinentziarako medikamentuak kendu behar diren edo ez.
  • Badira beste aukera batzuk ere: kirurgia, estimulazio elektrikoa, toxina botulinikoa eta konpresak edo xurgatzaileak (leiho berri batean irekitzen da).

Egunak daramatzat komunera joan gabe!

Itzuli>

Egunak daramatzat komunera joan gabe!

Zer duzu?

  • IDORRERIA hesteen funtzionamenduan ematen den aldaketa da. Honakoak izaten dira sintomak: libratzeen maiztasuna murriztea, gorozki gogorrak kanporatzeko zailtasunak edo behar beste egin ez izatearen sentsazioa.
  • Pertsona bakoitza maiztasun jakin batekin joaten da komunera. Egunero ez joateak ez du esan nahi idorreria daukagunik.

Zer egin daiteke

Idorreria arintzeko, komeni izaten da bizi-ohitura batzuk aldatzea.

  • Joan komunera gogoa duzun GUZTIETAN! Komunera beti ordu berean joateko ohitura hartu, presarik gabe eta behar duzun denbora hartuta.
  • Hartu zuntz eta likido gehiago zure dietan. Fruta (bereziki zitrikoak eta okaranak) eta barazkiak zuntzetan aberatsak dira. Likido asko edateak zuntzari lan egiten laguntzen dio.
  • Egin ariketa fisikoa

Eta funtzionatzen ez badu?

  • LAXANTEAK lagungarriak izan daitezke. Hala ere, gehiegi edo behar ez denean erabiltzen baditugu, kontrako efektua eragin dezakete.

Nola hartu laxanteak

  • Laxanteak noizean behin erabiltzeko dira, eta ez da komeni erabilera jarraitua egitea.
  • Hesteen ohiko funtzionamendua lortzen dugunean erabiltzeari utzi behar diogu; pixkanaka, baina. Aldi berean laxante bat baino gehiago erabiltzen ari bazara, banaka hartzen hasi beharko zenuke. Kontuan izan prozesuak hilabete batzuk behar izan ditzakeela.
  • Egoera batzuetan baliteke erabilera jarraitua egin behar izatea, betiere medikuak ikuskatuta: ohean dauden pazienteak, sendagai jakin batzuk hartzen dituztenak (depresioaren aurkakoak, burdina, morfina…) edo gaixotasun batzuen kasuan (Parkinson, esklerosi anizkoitza…).

Antidepresiboei buruz informazioa biltzen

Itzuli>

Antidepresiboei buruz informazioa biltzen

  • Medikua: Mikel, hartuko duzun antidepresibo honekin, 4 aste inguru igaro daitezke hobeto sentitzen hasten zaren arte. Lasai hartu.
  • Pazientea: Ados. Eta hartzen ditudan gainerako sendagaiak?
  • Medikua: Galdera ona. Aztertu dut zure tratamendua, eta, zure kasuan, ez dago arazorik. Hori bai, ez hartu hiperikoa daukan produkturik. Eta kontuan izan antidepresiboek areagotu egiten dutela alkoholaren eragina.
  • Pazientea: Ongi. Eta autoa? Gida dezaket?
  • Medikua: Ez gidatu logale bazara. Antidepresiboak mugatu egin dezake gidatzeko duzun gaitasuna
  • Pazientea: A! bide batez, nire bizilagunari kalte egin zion: zorabiatu egiten zen, eta loditu egin zen. Eta nire lagun Jose Marik dio sexuaz ahazteko.
  • Medikua: Baliteke albo-ondorioren bat izatea, hasieran batik bat, baina gehienak arinak eta aldi baterakoak dira. Eta ez badizu onik egiten, badira beste aukera batzuk. Ez utzi hartzeari, eta etorri berriz ere kontsultara.
  • Pazientea: Eta zenbat denboran hartu behar dut antidepresiboa?
  • Medikua: 6 hilabete eta urtebete bitartean. Baliteke batzuek denbora gehiago ere behar izatea. Garrantzitsuena da tratamendua ez uztea, ondo zaudela eta dagoeneko ez duzula behar iruditzen bazaizu ere. Gainera, tratamendua ez da bat-batean eten behar. Ikusiko dugu.

Omeprazolak, agian uzteko garaia. Kontsultatu

Itzuli>

Omeprazolak, agian uzteko garaia. Kontsultatu

OMEPRAZOL, ESOMEPRAZOL, LANSOPRAZOL, PANTOPRAZOL edo RABEPRAZOL sendagaiak hartu behar diren kasuetan, ahalik eta dosi txikiena eta denbora tarte laburrenean hartzen saiatu behar dugu. Denbora luzea baldin badaramazu horietakoren bat hartzen, agian dosia jaitsi edo hartzeari uztea pentsatu beharko zenuke, betiere, zure profesional sanitarioarekin batera erabakiz.

Eta hartzeari uzteko, zein dira aukerak?

  • Astero medikamenduaren dosia erdira jaitsi, guztiz utzi arte.
  • Hartualdien arteko denbora-tartea luzatu, bata eta bestearen artean 2 edo 3 egun utziz, hartzen bukatu arte.
  • Hartzeari utzi.

Baliteke urdaila sendagaiaren eraginetara ohituta egotea.

Sintomak berriro agertzen badira, hasi berriz ere hartzen, desagertu arte.

Gogoan izan: Ez utzi zeure kabuz!

Bihotzerreari aurre egiteko AHOLKUAK

  • Kontrolatu bihotzerrea sortzen duten elikagaiak (jaki koipetsuak, menda, txokolatea, kafea -deskafeinatua barne-, zitrikoak, gasa duten freskagarriak, espezia askoko janaria) eta saiatu alkoholik ez hartzen.
  • Egunean, 4 edo 5 otordu txiki egin.
  • Kontrolatu zeure pisua, gehiegizko pisua edo loditasuna baduzu.
  • Antiazidoren bat hartzea baliagarria izan daiteke noizean behin bihotzerrea baduzu.
  • Tabakoak egoera larriagotzen du. Animatu eta utzi erretzeari.
  • Arropa eta gerriko estuak saihestu.
  • Ez zaitez etzan bazkaldu eta berehala
  • Oheburukoa altxa.

Omeprazol, beharrezkoa nahiko!

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Omeprazol, esomeprazol, lansoprazol, pantoprazol eta rabeprazol botika inhibitzaileak dira eta urdaileko protoi-bonbek azido gehiegi ekoiztea eragozten dute.

Urdaileko zenbait arazo (bihotzerrea, errefluxua, ultzerak…) tratatu edota prebenitzeko erabiltzen dira. Zenbait kasutan beharrezkoa da epe luzean hartzea, baina sarritan, behar baino luzaroago erabiltzen dira.

Sendagai hauek hartu behar izatekotan, medikuak jarraipena egin beharko dizu; izan ere, medikamentuok gaixotasun larrien sintomak ezkuta ditzakete eta, gainera, luzaroan hartuz gero, ondorio kaltegarriak izan ditzakete zure osasunean.

Denbora luzea badaramazu aipatutako botiketakoren bat hartzen, komenigarria da osasun arloko profesionalen bati galdetzea ea pixkanakapixkanaka hartzeari uzteko unea iritsi ote den.

Tratamendtuei buruzko herritarrentzako informazioaren fitxak

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

"TRATAMENDU AKTIBOAREN ORRIA" ... ASMATU PUZZLEA OSATZEN!

Tratamendu aktiboari buruzko zure orria “txuleta” moduko bat da, eta zer tratamendu jarri dizuten gogorarazteko eta azaltzeko balio du: zer medikamentu agindu dizkizuten Osakidetzan; noiz, nola eta zer dosi hartu behar duzun, eta beste edozer ohar edo gomendio garrantzitsu.

  • Osakidetzan agindu dizkizuten botikak: osasun zentroan, ospitalean eta abar.
  • Noiz hartu medikamentuak.
  • Zenbat hartu.
  • Jarraibideak tratamenduaren azpian agertzen dira.
  • Letra lodiz agertzen dena izen komertziala da.
  • Tratamendua berritzeko eguna: medikuak egun horretan berrituko dizu tratamendua.
  • Tratamendua bukatzeko eguna: egun horretan, bertan behera utzi behar dituzu aldi laburrerako agindu dizkizuten tratamenduak.
  • Data: zein egunetan inprimatu den orria. Orria eguneratuta dagoen jakiten lagunduko dizu. Azken gorde; besteak bota.
  • Botika asko hartzen baldin badituzu, begiratu ondo orri guztiak dauzkazula.
  • Sakatu hemen (leiho berri batean irekitzen da)gai honi buruzko bideo bat ikusi nahi baduzu.

Ibuprofenoa: batzuetan, gutxiago gehiago da

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Min arin edo neurrizkoa (hilekoaren mina, buruko mina, etab.) kentzeko eta hanturazko prozesuak sendatzeko, ibuprofeno-dosi seguruena eta egokiena 400 miligramo da. Behar izanez gero, egunean, hiru aldiz har dezakezu, gehienez.

400 miligramokoa baino dosi altuagoko medikamentu asko egon arren, erabili beti dosi txikiena eta ahalik eta denbora gutxienean.

Zenbat eta guztizko dosi altuagoak, orduan eta arrisku handiagoak…

  • Egunean, guztira, 1.200 miligramoko dosiak edo txikiagoak hartuz gero, ibuprofenoak albo-ondorioak eragin ditzake, besteak beste, urdail-hesteetan.
  • Dosi altuak hartuz gero (egunean, guztira, 2.400 miligramo), eta denbora luzez gainera, ibuprofenoak gaixotasun kardiobaskularrak (iktusa eta bihotzekoa) izateko arriskua areagotu dezake.

Eta gogoratu! Jarraitu zure osasun-arloko profesionalak emandako jarraibideak, eta hartu ibuprofenoa beti arduraz, gomendatutako dosiak eta hartualdiak gainditu gabe.

Parazetamola: gehiago ez da beti onena

Itzuli>

Parazetamola: gehiago ez da beti onena

Azken urteotan, ohikoa da 1.000 miligramoko (= gramo 1) parazetamol dosiak erabiltzea, baina normalean 500 edo 650eko dosiak nahikoak dira mina kentzeko edo sukarra jaisteko.

Ondo erabiliz gero, parazetamola medikamentu segurua da, baina arriskuak. ere izan ditzake. Dosi altuak hartzeko ohiturari eutsiz gero, areagotu egiten da, besteak beste, gibela larriki kaltetzeko arriskua, eta arrisku hori are handiagoa izan daiteke:

  • Alkohola kronikoki kontsumituz gero
  • Paziente polimedikatua (hainbat medikamentu aldi berean hartzen dituena) denean
  • Paziente edadetuetan
  • Pisu gutxiko pertsonen kasuan

Kontuan hartu, halaber, parazetamola medikamentu askotan dagoela, bera bakarrik edo beste printzipio aktibo batzuekin batera, baita errezetarik gabe erosten dituzun batzuetan ere (gripearen kontra, hilekoaren minarentzako, buruko mina kentzeko, etab.). Beraz, begiratu ondo hartzen dituzun medikamentuen osagaiak parazetamola duten produktuak bi edo gehiago baldin badira edo zalantzarik baduzu, kontsultatu zure osasun-profesionalarekin.

Polimedikazioa: Izan kontu

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Badira gaixotasun kroniko bat edo gehiago izan eta medikamentu bat baino gehiago hartu behar izaten duten pertsonak (polimedikazioa). Beharrezkoa da, sintomak eta gaixotasuna kontrolatzeko edo konplikazioak saihesteko. Baina zenbait arrisku ere baditu jardun horrek, eta kontuan hartzekoak izaten dira. Zer egin daiteke arriskuok saihesteko?

Ezagutu hartzen ari zaren medikamentuak zein diren, zertarako balio duten eta nola hartu behar diren. TRATAMENDU AKTIBOKO ORRIAK lagunduko dizu horretan; bertan jasotzen baitira hartzen ari zaren medikamentuak eta bakoitzetik hartu beharreko dosiak. Eska ezazu zure osasun-zentroan.

Medikuarenera edo dentistarenera joaten zaren bakoitzean, eman hartzen dituzun medikamentu edo egiten ari zaren tratamenduen berri (baita hartzen dituzun bitamina, sendabelar eta abarren berri).

Arreta jarri jasan ditzakezun ondorio kaltegarriei, batez ere, medikamentu edo produktu natural berri bat hartzen hasten bazara.

Argitu beti medikamentuei buruz izan ditzakezun zalantzak osasun-profesionalekin, bereziki tratamendu bat aldatu edo utzi behar duzula pentsatzen hasita bazaude.

Zure iritziak balio du. Jakinaraz iezaiozu beti zeure medikuari.

Ez dago bizitza osorako medikamenturik. Zure medikuak urteetan hartzen aritu zaren medikamentu bat uzteko esaten badizu, orain jada behar ez duzulako ustea daukalako da; are gehiago, kaltegarria ere izan daitekeelakoan egon liteke. Zure bizitzan zehar, botika bat ona izan daiteke noizbait, baina kaltegarria ere, inoiz.

Botika-ontziak nola irakurri, burua hautsi barik

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

  • Botika-ontzi bat ez da kaxa soil bat.
  • Funtsezko informazioa ematen du, eta botika egoki erabiltzen laguntzen du.
  • Fitxa honek informazio hori topatzen eta argitzen lagunduko dizu.

Botikak gordetzeko aholkuak

Itzuli

Botikak gordetzeko aholkuakErabili aurretik

  • Gorde botikak leku lehor eta freskoan, eta haurren eskura utzi gabe. Ez jarri eguzki-argitan ezta bero zuzenaren eraginpean.
  • Ez gorde komunean edo sukaldean, hezetasun eta tenperatura aldaketak direla-eta.
  • Hotzean eduki beharreko botikak (termolabilak izena dute eta izartxo batez identifikatuta daude ontzian) hozkailuan gorde; inoiz ez, ordea, izozkailuan.
  • Medikamentua jatorrizko ontzian gorde, bere erabilera-orriarekin batera.
  • Egiaztatu botikaren IRAUNGITZE-DATA kutxan bertan. Ageri den hilabeteko azken eguna da.
  • Ez hartu botika, baldin eta itxura, kolorea edota zaporea aldatu dela iruditzen bazaizu. Eraman zeure farmaziako SIGRE bilketa-gunera (Ontziak Kudeatzeko Sistema Integratua).

Ireki ondoren

  • OSO GARRANTZITSUA: idatzi kolirio, xarabe eta pomaden irekitze-data. Kutxan bertan egin dezakezu.
  • Kolirioek hilabete bat irauten dute hondatu gabe.
  • Zenbait xarabe (amoxizilina duena, esaterako) hartu aurretik, osatzeko azken urratsa eman behar da etxean (disoluzio estenporaneoez ari gara). Horrelakoetan, prestatu ondorengo bi asteetan kontsumitu beharra dago.

Oraindik ere zalantzaren bat baduzu, egin kontsulta zure osasun-zentroan edo farmazian, edo irakurri erabilera-orria.

Bada garaia medikamentuei beren izenetik deitzen hastekoa...

Itzuli

Printzipio aktiboa

... Alegia, printzipio aktiboaren izena erabiltzen hastekoa

Printzipio aktiboa da medikamentuaren efektua eragiten duen substantzia. Laborategi bakoitzak medikamentua edozein izenekin merkaturatzen duela ere, printzipio aktiboaren izena da balio duena eta, ondorioz, horixe erabiltzen dute osasun-arloko profesionalek.

Jarri arreta printzipio aktiboan!

Printzipio aktiboaren izena BETI agertzen da kaxan. Hori da bilatu eta ezagutu behar duzuna. Badira printzipio aktibo bat baino gehiago duten medikamentuak; baina hala bada ere, guztiak ageriko dira kaxan.

Principio actibo

GOGORATU: ez du axola kaxek edo pastillek zer kolore, tamaina edo forma duten. Izen komertzial desberdina duten bi medikamentuk eragin bera izango dute, printzipio aktibo bera eta dosi bera badute.

Hori da ez okertzeko modurik onena

  • Printzipio aktiboa identifikatzen baduzu, ez dituzu antzeko izenak edo ontziak nahastuko edo printzipio aktibo bera nahi gabe bi aldiz hartuko, izen komertzial desberdina duelako. Hori gerta daiteke, hainbat profesionalek tratatzen zaituztenean, ospitalean alta hartu ondoren, errezetarik behar ez duten medikamentuak erosten dituzunean…
  • Printzipio aktiboaren izena atzerrian ere baliagarria izango zaizu, izen hori berdina baita herrialde guztietan.

Medikamentu berri bat hartzen duzunean, egiaztatu printzipio aktiboaren izena.

Zalantzaren bat baduzu, egin kontsulta zure osasun-zentroan edo farmazian edo irakurri erabilera-orria.

Dabigatrana (PRADAXA®) fibrilazio aurikular ez-balbularrerako

Itzuli

DabigatranZertarako den

Koaguluak sortzea prebenitzen die bihotz-erritmoan anomaliaren bat duten helduei, hau da, bihotz-taupada irregularrak izan –fibrilazio aurikular ez-balbular esaten zaio horri- eta ezbehar kadiobaskular bat izateko arriskua dutenei. Aldakako edo belauneko protesi bat jartzeko ebakuntza egindako pazienteetan koagulurik ez sortzeko ere erabiltzen da.

Nola hartu

  • 110 edo 150 mg-ko kapsula bat, 12 orduan behin, jakiekin batera edo bakarrik.
  • Irentsi kapsula osorik (hautsi edo ireki gabe), baso bat ur hartuta.
  • Ondo zaudela iruditu arren, ez utzi hartzeari medikuari kontsultatu gabe. Arriskutsua izan daiteke.

Nola gorde

  • Gorde BETI kapsula jatorrizko bilgarrian (blisterra), baita pilula ontzian gordetzen baduzu ere.

¿Eta dosi bat hartzea ahazten bazait?

  • Hurrengo hartualdirako 6 ordu baino GEHIAGO falta bada: HARTU ahaztutako dosia.
  • 6 ordu baino GUTXIAGO falta bada: ITXARON hurrengo hartualdira arte.
  • SEKULA EZ HARTU dosi bikoitzik, ahaztutakoa konpentsatzeko.

Izan ditzakeen kontrako ondorioak

Sintomak / ondorioak MAIZTASUNA KONTSULTATU ZURE MEDIKUARI JO URGENTZIETARA
Ohikoa Arraroa Larria bada soilik Beti
Urdaileko edo hesteko odol-jarioa (gorozki beltzak) Bai     Bai  
Sudurreko odol-jarioa Bai   Bai    
Sabeleko mina Bai   Bai    
Indigestioa Bai   Bai    
Gonbitoak odolarekin   Bai     Bai
Ondesteko edo azaleko odol-jarioa   Bai   Bai  
Ubeldurak   Bai Bai    

Arreta berezia izan

  • Esan medikuari dabigatrana hartzen ari zarela eta ebakuntzaren bat egin behar baduzu, baita hortzetakoa bada ere.
  • Esan medikuari edo farmazialariari dabigatrana hartzen zarela, aspirina edo antiinflamatorioak hartu behar badituzu (ibuprofenoa, naproxenoa…).
  • Ez hartu aurdunaldian.
  • 110 mg-ko dosirik, 80 urte baino gehiago badituzu.
  • Medikuak zure giltzurrunek nola funtzionatzen duten ikusiko du, tratamenduaren aurretik eta tratamenduan zauden bitartean.
  • Ez da interakziorik agertu alkoholarekin.

Sintrom® baino hobea da?

Azenokumarola (SINTROM®)da fibrilazio aurikular ez-balbularrerako ohiko tratamendua; badakigu eraginkorra eta epe luzera segurua dela.

Dabigatranaren alde

  • EZ da aldian behingo analisirik behar.
  • EZ da dosirik aldatu behar.
  • Interakzio GUTXIAGO ditu, botikekin eta elikagaiekin.

Dabigatranaren kontra

  • EZ dakigu zer kontrako ondorio izan ditzakeen epe luzera.
  • SINTROM® baino GARESTIAGOA da.
  • EZ du antidotorik (garrantzitsua da, urgentziaz ebakuntza egin behar badizute).

Azenokumarola (SINTROM®) hartzen ari bazara, eta INR-kontrol egokiak badituzu, hobea da EZ ALDATZEA, eta medikamentu hori hartzen jarraitzea.

Azken aldaketako data: