Desgaitasuna duten pertsonak enpresa arruntean kontratatzeko ohiko galderak (152/2023 Dekretua)

Kontratatzeko laguntzak

Enplegu egonkorra sustatzeko dirulaguntza.

Denbora osoko kontratu mugagabeak egiteagatiko dirulaguntza 5.500 eurokoa da (6.000 euro, kontratatutako pertsona emakumezkoa edo 45 urtetik gorakoa bada).

Hasierako denbora osoko kontratu mugagabea lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituzten desgaitasuna duten pertsonekin egiten denean (Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren 3.2.a eta 3.2.b artikuluetan aurreikusitakoaren arabera), dirulaguntza 7.000 eurokoa izango da (7.500 euro, kontratatutako pertsona emakumezkoa edo 45 urtetik gorakoa bada).

Enpresa kolaboratzaileak lan-enklabeko pertsona bat kontratatzen duenean, eta kontratatutakoak laneratzeko zailtasun bereziak dituen desgaitasunen bat badu, dirulaguntzaren zenbatekoa 8.000 eurokoa da.

Hasierako denbora osoko kontratu mugagabea muga-gaitasun intelektuala duten pertsonekin egiten denean (gutxienez % 20ko desgaitasun intelektuala ofizialki egiaztatuta dutenak eta % 33ra iristen ez direnak), dirulaguntza 2.000 eurokoa izango da.

Lan-kontratua lanaldi partzialean egiten denean, aurreko ataletan aurreikusitako dirulaguntzaren zenbatekoa hitzartutako lanaldiaren arabera gutxituko da, proportzioan.

Lanpostuak egokitzeko eta/edo oztopoak kentzeko laguntzak

Lanpostua egokitzea, oztopo fisikoak kentzea edo informazio- zein komunikazio-programak instalatzea: 1.800 eurora arte. Dirulaguntzaren zenbatekoa ezingo da egokitze-neurriaren kostua baino handiagoa izan.

Lanbidek kudeatutako laguntza hauetaz gain, desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeak Gizarte Segurantzako kuotetan hobariak eta kasuan kasuko araudian aurreikusitako zerga-onurak jasotzeko eskubidea eman dezake.

Ez da beharrezkoa langilearen kontratazioa diruz lagunduta izan dadin

Bai, baina enplegu-sustapeneko aldi baterako kontratua (430 eta 530 ereduak), edo prestakuntzarako kontratuak (421) izan behar dira.

Kontratatutako pertsonak langabezian eta enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon behar du kontratazioaren egunaren aurreko egunean.

Ez da beharrezkoa, nahikoa da enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea Enplegu Zerbitzu Publiko batean, eta EAEn finkatuta dagoen enpresaren lantoki batean zerbitzuak ematen hastea.

Ez, aldizkako lan finkoko kontratua edo lanaldi partzialekoa izan daiteke. Azken kasu horretan, lanaldiak lanaldi osoaren % 50ekoa izan behar du, edota, desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzen badira, gutxienez % 35ekoa.

%33koa edo hortik gorakoa. Aurkeztutako desgaitasun-egiaztagiriak langilearen desgaitasun mota adierazi beharko du. Era berean, desgaitasuna duten pertsonatzat hartuko dira Gizarte Segurantzako pentsiodunak, desgaitasun iraunkor osoa, absolutua edo ezintasun handiko pentsioa aitortuta dutenak, bai eta Klase Pasiboetako pentsiodunak ere, zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo erabiltezintasunagatik erretiroko pentsioa aitortuta dutenak.