Eusko Jaurlaritza

Nekafin

Artisau-eran egindako ardo, sagardo eta garagardoaren produktuak eraldatu eta merkaturatzeko zirkulatzaile-premiak estaltzeko babes finantzieroa emateko programa.

LEHEN SEKTOREA, ZIRKULATZAILEA, ETE, COVID-19

Helburua

Artisau-eran ardoa, sagardoa eta garagardoa egiten dituen sektoreko enpresek likidezia-beharrei erantzuteko finantzaketa eskura dezaten programa, zirkulatzaile-finantzaketaren bidez bideratuta.

Onuradunak

Laguntzen hauen onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, ETEren kategoria badute eta artisau-eran ardo, sagardo eta garagardoaren produktuak eraldatu eta merkaturatzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko establezimendu baten titularrak badira, betiere establezimendu hori Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatuta badago.

Baldintza nagusiak

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Eskabidean jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administra­zioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean, eta hala bada, proze­durak zein den edo diren adieraztea.
  • Egunean egotea dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kopuruak ordaintzeko betebeharrari dagokionez, laguntzen edo dirulaguntzen esparruan.
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo adminis­trazio-arloko epai irmorik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne.
  • Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat dekla­ratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea.
  • “Krisian dagoen enpresa” ez izatea
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
  • ETE izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko jarduera-zentro bat edukitzea, eta Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan alta emanda egotea.
  • Mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko enpresei dagokienez, mahatsa eskatzailearen mahastizaintzako ustiategian ekoitzia izatea, edo Arabako mahastizaintzako ustiategiei eskura­tzea, baldin eta Errioxa JDK Kontseilu Arautzailearen edo Arabako Txakolina JDren babespean badago; Bizkaikoei eskuratzea, Bizkaiko Txakolina JDk babestutako mahatsari dagokionez, edo Gipuzkoakoei, Getariako Txakolina JDk babestutako mahatsari dagokionez.
  • Sagardogintzaren kasuan, sagarra eskatzailearen nekazaritzako ustiategian ekoitzia izatea, edo Euskal Sagardoa JDren babesean dauden nekazaritzako ustiategiei eskuratzea.
  • Artisau-eran egindako garagardo-ekoizleen kasuan, ekoizpena EAEn kokatuta egotea eta Euskal garagardoa - Basque Beer elkartearen Basque Beer bereizgarria edukitzea.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirula­guntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala eZ.

Kostu finantzakorrak

Finantzaketa artisau-eran egindako ardo, sagardo eta garagar­doaren produktuak eraldatu eta merkaturatzeko zirkulatzaile-premiak estaltzeko emango da, eta ezin izango da erabili lehen mailako ekoizleei eskuratutako produktuen prezioa edo bolumena aldatzeko.

Enpresa eskatzaile bakoitzaren zirkulatzailearen gehieneko premiak kuantifikatzeko, horre­lakoek 2020. urteko ekitaldian izandako jarduera-maila erabiliko da adierazle gisa. Lortu ahal duten maileguaren gehieneko zenbatekoa kalkulatuko da modulu bat (eurotan) eskatzaileak pro­zesatzea aurreikusten duen lehengai-bolumenaz biderkatuz, honako zenbateko hauen arabera:

  1. Errioxa JDKren babeseko mahatsa: 2,2 euro kiloko.
  2. Arabako Txakolina JD, Bizkaiko Txakolina JD eta Getariako Txakolina JDren babeseko mahatsa: 3,5 euro kiloko.
  3. Euskal Sagardoa JDren babeseko sagarra: 3,5 euro kiloko.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko malta-garagarra erabiliz ekoitzitako garagardoa: 5 euro litroko.

Maileguaren baldintzak

  • Tresna: mailegu amortizagarria.
  • Programaren zenbatekoa: formalizatu beharreko maileguek berrogeita hamar milioi (50.000.000) euroko erreferentzia-muga izango dute.
  • Maileguaren zenbatekoa: kalkulatuko da modulu bat (eurotan) eskatzaileak 2020ko sasoian prozesatzea aurrei­kusten duen edo prozesatu duen lehengai-bolumenaz biderkatuz, Nekafin deialdiaren aginduan zehaztutako zenbatekoen arabera. Mailegu bakoitzeko, gehieneko zenbatekoa 1.500.000 euro izango da.
  • Epea: 7 urtera arte.
  • Gabealdia: 3 urtera arte.
  • Amortizazio-sistema: Hiruhileko epemugak.
  • Interes-mota: Urteko Euribor gehi % 0,50.
  • Kuotak: Hiruhileko epemugak.
  • Bermeak: ELKARGI EBSaren bermea. Elkargiri dagokio aurkeztutako eskabideen azterketa eta ebaluzioa, bermea eman baino lehen. Honela, jasotzen dituen berme-eskaerak onartzeko modukoak diren ala ez erabakitzeko autonomia osoa izango du, eta beharrezkotzat jotzen dituen kontrabermeak eskatzeko ere. Horretarako, bere jardueran erabiltzen ohi dituen azterketa eta erabaki-irizpideak aplikatuko:
    • Formalizazio-komisioa: formalizatutako zenbatekoaren % 0,50, aldi bakarrean ordainduko dena.
    • Abalaren komisioa: urteko % 0,50 eta formalizatzen den unean likidatuko da 200.000 euroko zenbatekoa duten eragiketen kasuan.
    • EBSaren partaidetza sozialen harpidetza eta ordainketa, abalatutako eragiketaren zenbatekoaren % 4ko balioarekin, kitatzeko unean itzul daitezke partaidetza horiek
  • Aurkezteko epea: zenbateko osoa erabat agortutakoan bukatuko da, edota 2020ko abenduaren 4an.

Informazio osagarria

Programaren baldintzak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua­rena, artisau-eran ardoa, sagardoa eta garagardoa egiten dituen sektorean berme gisako finantza-laguntzak ezartzen dituen (Nekafin programa) 2020ko uztailaren 7ko Agindua Agindua araututa dago. (2020ko uztailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).

Bide elektronikoak erabiliko dira eskabideak zein agiriak aurkezteko eta prozeduren izapi­deak egiteko. Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora joko da horretarako. Aurreko estekan eskuragai dagoen inprimaki-eredu normalizatua erabiliko da eskabideak aurkezteko.

Europako Inbertsio Bankuak (EIB) linea hau finantzatzen laguntzen du, EIBk IVF-ri ETE eta MIDCAPetarako emandako maileguaren bidez.

EIB Europar Batasuneko finantza-erakundea da, 1958an Erromako Itunak sortua, eta haren bazkideak EBko estatu kideak dira. Estatu kideen integrazio ekonomikoa eta gizarte-kohesioa bultzatuko duten inbertsioak finantzatzea du xede.

EIBtik datorren finantzaketak kreditu-iturri alternatiboen aldean baldintza hobeagoak ditu. Horrek aukera ematen dio IVF-ri onura bat emateko kostuari eta epeari dagokienez EIBk inbertsioaren xedeari, ekoizpen-sektore motari, enpresaren tamainari, proiektuaren kostuari eta finantzaketa-epeari buruz ezartzen dituen hautagarritasun-irizpideak betetzen dituzten proiektuen finantzaketari.