Datu Baseak
- Biblioteca Virtual en Salud - España
- Bot Plus
- CINAHL
- Clinical Key
- Cochrane Library
- DynaMed
- ECHA Información sobre sustancias químicas
- Fisterra
- Guiavet
- Legalimentaria
- Micromedex
- PubMed
- Scopus
- TDR (Tesis Doctorales en Red)
- TESEO
- TOXNET: Toxicology Data Network
- Trip
- UpToDate
- Web of Science
Biblioteca Virtual en Salud - España
Biblioteca Virtual en Salud - España. Herrialde latinoamerikarrentzako Biblioteca Virtual de Salud (BVS) atarian sartuta dago. BVS atariaren informazio-iturrien bilduma, besteak beste, BVS Sareak sortutako datu-base bibliografikoek osatzen dute, MEDLINE datu-baseaz gain, eta beste mota batzuetako informazio iturriek ere bai, hala nola hezkuntza-baliabide irekiek, interneteko lekuek eta ekitaldi zientifikoek.
Hauexek nabarmentzen dira: LILACS - Osasun Zientzietako literatura latinoamerikar eta karibetarra eta IBECS - Osasun Zientzien Espainiako Bibliografia Aurkibidea. Azken horrek 2000az geroztik eskaintzen du estaldura. Osasun-zientziei buruz Espainian argitaratutako artikuluen erreferentziak jasotzen ditu.
Cochrane Library
Cochrane Library.Erabilpen gida gazteleraz. Doan sar zaitezke, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak egindako harpidetzari esker. Cochrane Kolaborazioa nazioarteko erakunde bat da eta helburu hauxe dauka: arreta sanitarioaren eraginei buruzko bibliografia-azterketa sistematikoak prestatu, mantendu eta hedatzea. Cochrane Plus Liburutegiak gaztelaniara itzulitako azterketa sistematikoak dauzka, bai eta gaztelaniazko beste datu-base batzuk ere, Ebidentzian Oinarritutako Medikuntzarekin zerikusia dutenak.
ECHA Información sobre sustancias químicas
ECHA Información sobre sustancias químicas Europan egin eta inportatzen diren substantzia kimikoei buruzko informazio-iturri bakarra da, eta haien arrisku-ezaugarriak, sailkapena, etiketatzea eta modu seguruan erabiltzeko informazioa ere jasotzen ditu.
Fisterra
Fisterra Athens. Lehen mailako arretari buruzko sarean dagoen informazio klinikoaren datu basea. Dokumentu eguneratuak dauzka, erabakiak hartzerakoan lagungarri gisa erabiltzeko prestatuak eta ebidentzia zientifiko berrienetan oinarrituz garatuak.
Legalimentaria
LegalimentariaElikadurari buruzko legedia bateratuaren datu-basea, gaztelaniaz, Ediciones y Publicaciones Alimentarias enpresak argitaratua. Gakoak
PubMed
PubMed doako baliabide bat da, National Center for Biotechnology Information (NCBI) zentroak garatua AEBetako National Library of Medicine (NLM) liburutegian. Haren datu-baseen artean nabarmenetakoa Medline dugu. Gaur egun, Osasun Zientzietan espezialdutako aldizkarietako 26 milioi artikulu baino gehiagoko erregistroa dauka. Medline-en ezaugarrietako bat da erregistro guztiak Medical Subjet Headings (MeSH) goiburuekin indexatzen direla.
Scopus
FECYT-Scopus. Datu-base honek badu balio erantsi bat ere: artikuluen erregistoretan, estekak eskaintzen dituzte aipatzen dituzten artikulu edo dokumentu horietara (hots, artikulu horretako bibliografía) eta, artikulu hori bera aipatzen duten beste artikulu batzuetara. Aipamenetarako esteka-teknika horrek ahalbidetzen du SCImago Journal & Country Rank (aldizkarietako H Indizea dakar) eta beste ebaluazio-iturri batzuk egin ahal izatea
Scopus-en indexatutako artikulu batzuen erregistroetan agertzen dira: MeSH (Medline-eko deskriptoreak), EMTREE (Embaseko deskriptoreak) eta PMID (PubMed-Medline-eko erregistro bakoitzaren identifikagarria). Elservier argitaletxeak argitaratua. Gakoak
TDR (Tesis Doctorales en Red)
TDR Tesis doctorales en Red SDT(Sareko Doktorego Tesiak) errepositorio kooperatibo bat da, Kataluniako eta beste autonomia-erkidego batzuetako unibertsitateetan irakurritako doktorego-tesiak dauzkana formatu digitalean. Edozeinek kontsulta ditzake tesiak.
TESEO
TESEO Teseo doktorego-tesiak kudeatzeko sistema nazionala da. Tesi-fitxa bakoitzari jarraipena egiteko eta begiratzeko tresna ematen du, alta ematen zaionetik eta, irakurri eta onartu ondoren, tesi-fitxako datuak sisteman sartu eta Interneten argitaratzen direnetik
Trip
Trip Ebidentzian Oinarritutako Medikuntzarekin zerikusia duten baliabideei buruzko informazioa topatzen duen metabilatzailea.
UpToDate
UptoDate -ek ebidentzian oinarrituriko sintesi bat eskaintzen du arazo kliniko espezifikoei buruz. Sarri-sarri eguneratzen da. Woltewrs Kluwer-ek argitaratzen du eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren bidez harpidetu da. Athens.
Web of Science
FECYT-WoS. Athens. Diziplina arteko datu-base bat da. Datu-base honek badu balio erantsi bat ere: artikuluen erregistroetan, estekak eskaintzen dituzte aipatzen dituzten artikulu edo dokumentu horietara (hots, artikulu horretako bibliografía) eta, artikulu hori bera aipatzen duten beste artikulu batzuetara. Aipamenetarako esteka-teknika horrek ahalbidetzen du Journal Citation Reports (aldizkarietako Inpaktu-faktorea dakar) eta beste ebaluazio-iturri batzuk egin ahal izatea; esaterako, Essential Science Indicators. Clarivate Analytic informazio-empresak argitaratua eta Fecyt bidez harpidetua.
Azken aldaketako data: