Osasun Saila

Ezagutzaren Ataria

Atari honen helburu orokorra da Euskal Osasun Sistemaren ekoizpen profesionalaren eta zientifikoaren emaitzak aurkeztea, honako helburu espezifiko hauekin: 

  • Euskal Osasun Sistemaren jarduera zientifikoari buruzko emaitzak eta beste argitalpen profesionalak komunikatzea eta hedatzea. 
  • Argitalpenetarako eta ikerketa-datuetarako sarbidea erraztea, ikerketaren erreproduzigarritasuna hobetuz eta zientzia irekiaren helburuak lortzen lagunduz. 
  • Euskal Osasun Sistemaren argitalpenen eta ikerketaren ikusgarritasuna eta inpaktua hobetzea. 

  • Sistemako entitateentzako funtzionalitateak:

    • Ekoizpen propioko plataforma bat, baliozkotua, metabilagarria eta aztergarria hauen arabera:
      • Ikerketaren zentroa, arloa eta taldea.
      • Dokumentu-tipologia eta ekoizpen-urtea
    • Kolaboratzaileen eta horien zentroen azterketa, argitalpenetatik eta horien egileetatik abiatuta. Mapa interaktiboa
    • Inpaktu-indizeen azterketa
  • Erregistratutako profesionalarentzako funtzionalitateak:

    • Profil indibidual autokudeagarria
    • Norberaren argitalpenetarako sarbidea, doktorego-tesiak eta monografiak barne.
    • Informazioa: zuzendu dituen tesiak edo horien epaimahaietan eta beste proiektu batzuetan izandako partaidetza.
    • Ikertzailearen beste identifikatzaile batzuk: Orcid, WoS Research ID, Scopus, Dialnet…

Azken aldaketako data: