Osasun Saila

Ohiko galderak

FAQ edo ohiko galdera hauek Euskadiko Osasun Liburutegi Birtualaren inguruan sor daitezkeen zalantza nagusiak azkar argitzen saiatzen dira. 

Hurrengo erantzunetako batek ere ez badizu behar duzun informazioa ematen, osasunlibirtuala@euskadi.eus helbidera idatzi ahal duzu. 

Euskal Osasun Sistemako profesionala bazara, eta zure zalantza edo kontsulta Liburutegi Birtualeko zerbitzu batekin lotuta badago (ikus Zerbitzuak atala)  sartu TOPAn (leiho berri batean irekitzen da), identifika zaitez (Saioa hasi) eta sakatu “Liburutegian galdetu / Pregunta a la biblioteca” atalean.


  • Osasun Sailaren eta Osakidetzaren liburutegi multzoak eratutako zerbitzu-unitatea da Euskadiko Osasun Liburutegi Birtuala. Gainera, Euskal Osasun Sistemaren informazio zientifikoko baliabideetarako eta dokumentu-zerbitzuetarako sarbidea ematen duen ataria da. 
  • Lanbide-jarduera Euskal Osasun Sisteman egiten duten profesional eta ikertzaile guztiak sartu daitezke, alegia, Osasun Sailekoak, Osakidetzakoak eta mendeko erakundeetakoak. 

  • Era berean, herritarrei kalitatezko informazio medikoko iturri ugari eskaintzen dizkie, sarbide irekikoak. 

  • Edozein gailutatik Liburutegi Birtualeko baliabide guztietara sartu ahal izateko, OpenAthens (leiho berri batean irekitzen da) sarbide-gakoak eduki behar dira. 

  • Sarbide irekiko baliabideetarako ez da gakorik behar. 

  • Autentifikazio-plataforma bat da. Haren bidez identifikatutako erabiltzaileei Liburutegi Birtualeko baliabideetara sartzeko aukera ematen die. 

Osakidetzako profesionala bazara: 

  • Sartu OpenAthens (leiho berri batean irekitzen da)-en 
  • Find your institution” aukeran, Osakidetza Biblioteca Virtual hautatu edo idatzi bilaketa-gelaxkan 
  • Hurrengo pantailan, “Choose how to sign in” aukeran, Osakidetza SAML Connection aukeratu 
  • Idatzi NORBIDEko erabiltzaile-izena eta gakoa 

Osasun Saileko edo Euskal Osasun Sistemako beste erakunde bateko profesionala bazara: 

  • Sartu OpenAthens (leiho berri batean irekitzen da)-en  
  • Sakatu “Sign in with an OpenAthens account 
  • Sartu zure liburutegian eman dizkizuten username eta password. Oraindik ez badituzu, edo ahaztu egin badituzu, idatzi helbide honetara: osasunlibirtuala@euskadi.eus 
  • Interneterako sarbidea duen edozein gailutatik, bai Euskal Osasun Sistemaren saretik, bai kanpotik. 

  • Liburutegi Birtualak Osasun Zientzietan espezializatutako aldizkari, liburu elektroniko eta datu-base nagusien bilduma eskaintzen du. Praktika klinikoari eta ikerketari laguntzeko tresnetarako sarbidea ere eskaintzen du. 

  • Webgune bat da, eta bere helburua Euskal Osasun Sistemaren ekoizpen profesionalaren eta zientifikoaren emaitzak aurkeztea da. Argitalpenetarako eta ikerketa-datuetarako sarbidea ematen du, zientzia irekiaren helburuak lortzen lagunduz. Euskal Osasun Sistemaren gordailu instituzionala izango da. 

Ezagutzaren Atarirako sarbidea

  • Aurkikuntza- eta bilaketa-tresna bat da, edukiak hainbat iturritan bilatzeko aukera ematen duena, bilaketa bakar baten bidez. Gainera, bilaketaren emaitzak aukera ematen die Euskal Osasun Sistemako profesionalei (OpenAthens-en identifikatu ondoren) baliabide horien testu osoa eskuratzeko eta deskargatzeko, edo GtBib-SOD bidez eskatzeko (baliabidea Liburutegi Birtualak kontratatzen ez badu). Hainbat bilaketa-aukera daude: erraza, aurreratua, espezialitatearen araberakoa eta AZ indizeen bidezkoa.

TOPA! Biblioteca Virtual de Salud de Euskadi

  • Euskal Osasun Sistemako profesionala bazara, eta OpenAthens-en bidez TOPAn saioa hasi baduzu, zein aldizkari dauden eskuragarri jakin ahal duzu, “Baliabideak A-Z/Recursos A-Z” atalera joanez eta “Aldizkariak” sakatuz. Sartutakoan, argitalpenen izenburu zehatzak bilatu ahal dituzu. Gainera, aldizkariak sailkatuta topatuko dituzu, espezialitateka. 

  • TOPAk artikulu bat azkar bilatzeko aukera ematen duen bilagailu bat du, izenburua, egilea edo aldizkaria eremuetan dagokiona sartuz; gainera, DOI (objektuen identifikatzaile digitalaren zenbakia) edo PMID (PubMed identifikazio-zenbakia) bidez bilatzeko aukera ematen du. 
  • Euskal Osasun Sistemako profesionala bazara eta TOPAn topatu ez duzun artikulu bat eskatu nahi baduzu, GtBib-SOD programan sartu behar duzu Open Athens (leiho berri batean irekitzen da)-en bitartez, Dokumentuak Lortzeko Zerbitzuaren inprimakia bete, eta erreferentziako liburutegira bidali behar duzu.

Azken aldaketako data: