Lehen Aukera

Laguntza-deialdi bat da 30 urtetik beherako gazte langabeak euskal enpresetan praktiketan eta/edo kontratu mugagabearen bidez kontratatzeko; horretarako, ez dute lan-esperientziarik izan behar beren tituluaren arloan, edo esperientzia gutxi izan behar dute

Hauek dira urrats nagusiak; ordena honetan:

  1. Eskaintza kudeatzea (IV. eranskina) / hautagaia aukeratzea
  2. Pertsona kontratatzea
  3. Dirulaguntza eskatzea (II. eranskina)

Bi bide daude:

  • Bide zuzena: enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan duen zentroren batean prestakuntza-aldia amaitu duten gazteak izanez gero, bai prestakuntza dualaren formula baliatuta (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko prestakuntza baldin bada), bai enpresetan prestakuntza-aldia egiteko bekak emateko Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko edo unibertsitate-esparrutik lan-esparrurako trantsizioa egiteko) 2019-2020 ikasturtean zehar. Titulua 2018an eskuratu duten gazteak kontratatu ahal izango dira. Tituloa 2019an eskuratu duten gazteak kontratatu ahal izango dira.
  • Enpresak, kontratua izapide aurretik, kontratatuko den pertsonak ikasketak egin dituen prestakuntza-zentrora joan beharko du, betekizunak betetzen ote diren egiaztatzeko.
  • Lanbideren edo haren kolaboratzaile den erakunde baten bidez (IV. eranskina).

Bai. Prestakuntza eta ikaskuntzako kontratuak eta Eusko Jaurlaritzak ematen dituen prestakuntza-bekak ez dira zenbatuko aldez aurreko esperientzia gisa.

Bai, baina beste enpresa batek kontratatu behar du, eta lan-kontratu mugagabe baten bitartez.

 

Dirulaguntza ez da galduko kontratua eteteko arrazoia hauetakoren bat baldin bada: probaldia ez gainditzea; langileak lana bere borondatez uztea; bidezkotzat jotako kaleratzea edo kontratatutako pertsonaren heriotza edo baliaezintasuna. Halakorik gertatuz gero, 7 eguneko epean jakinarazi beharko da, dirulaguntzaren zenbatekoa benetan lan egindako denboraren arabera doitu ahal izateko.

Kontratua eteteko arrazoia besteren bat baldin bada, enpresak jasotako zenbatekoa eta horrek legez sortutako interesak itzuli beharko ditu.

Mugagabetzat jotzeko, lan-kontratuek 15 hilabete gutxienez iraun behar dute.

Bai, baina deialdirako ezarritako betekizunak eta epeak bete beharko dira.

Gainera enpresak eskatu beharko du berriro dirulaguntza.

 

  • Lizentziei, ingeniaritza- edo arkitektura-tituluei eta masterrei (Bolonia plana) 01 taldea esleituko zaie.
  • Diplomei, ingeniaritza edo arkitektura teknikoei eta graduei (Bolonia plana) 02 taldea esleituko zaie.
  • Goi-mailako prestakuntza-zikloei (LH II) 03, 05 edo 08 taldea esleituko zaie.
  • Erdi-mailako prestakuntza-zikloei (LH I), oinarrizko lanbide-heziketari eta profesionaltasun-ziurtagiriei 07 edo 09 taldea esleituko zaie.

“Minimis” erregimenaren pean egongo da edozein administrazio publikok emandako dirulaguntza oro, baldin eta hala zehaztuta badago dagokion deialdian.

Deialdi honetako laguntzak ez dira bateragarriak kontratazio-mota honen harira emandako beste ezein dirulaguntzarekin.

Urteko gutxieneko soldata gordina lanaldiaren ehunekoaren arabera hainbanatazen da, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa bezalaxe.

Bide zuzenetik formalizatutako kontratuak (prestakuntza duala edo Eusko Jaurlaritzaren bekak) mugagabeak zein praktiketakoak izan daitezke, eta 12 hilabetekoak, gutxienez.

Lanbidek edo haren kolaboratzaile diren erakundeek kudeatutako kontratuak ere mugagabeak zein praktiketakoak izan daitezke, eta 6 hilabetekoak, gutxienez.

Azken aldaketako data: