Lanekoak ez diren praktikak Europan

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak nazioarteko mugikortasuneko lau proiektu garatuko ditu, TLN-Mobility programaren barruan. Horietako bakoitzean, Europar Batasuneko herrialde batera bidaliko da 12-14 pertsonez osatutako talde bat, lan-praktikak egin ditzaten
Betekizunak
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatutako langabea izatea.
- 30 urte baino gutxiago izatea.
- ◦Gazteentzako Berme Sisteman inskribatuta egotea baloratuko da.
Baldintzak
- Ostatua eta mantenua.
- Etxetik aireporturako garraioa eta joan-etortzeko hegazkin-txartela.
- Helmuga aireportutik ostaturako garraioa, bai eta handik praktika-enpresara joan-etortzeko garraioa ere.
- Bidaia-laguntzarako asegurua (erantzukizun zibila, istripuak, osasun-laguntza).
- Bitartekari transnazionala eta gazteleraz hitz egiten dakien tutorea, harrera-herrialdeako egonaldia iraun bitartean.
Jarduera programa
Parte-hartzaileentzat, DOAKOAK dira jarduera guztiak
1. Prestakuntza-fasea. Euskadin.
Programan parte hartzen dutenek prestakuntza-ikastaro bat jasoko dute, helmuga-herrialdeko hizkuntza eta kulturan: 6-8 aste iraungo ditu, eta 30 eskola-ordu jasoko dituzte asteko. (Gutxi gorabeherako datak: 2016eko urtarrilan eta otsailan).
2. Gauzatze-fasea. Helmuga-herrialdeanno.
Helmuga herrialdera joatea 6-8 astez; parte-hartzaileek praktikaldi bat gauzatuko dute han, haien lan-interes eta/edo prestakuntzaren arabera, helmuga herrialdean harrera egingo dien entitateak aukeratutako enpresa batean. (Gutxi gorabeherako datak: 2016eko martxoan eta apirilan).
3. Jarraipen-fasea. Euskadin.
Europass-a (Europako curriculum vitaea) betetzea. Dagozkion ziurtagiriak igortzea (praktikaldia gauzatu den enpresak, eskuratutako trebetasunak, hizkuntza-maila, proiektuan parte-hartzea eta abar ziurtatzeko). Parte-hartzaileei laguntzeko prozesu bat egiten da, hezkuntza-sisteman berriz sartzeko edota laneratzeko helburuak betetzen direla bermatzeko. (Gutxi gorabeherako datak: 2016eko maiatzan).