Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Jatorrizko Izendapen eta Adierazpen Geografiko Babestuak

2024ko apirilaren 11koa, ardo, edari espiritutsu eta nekazaritza-produktuetarako adierazpen geografikoei, espezialitate tradizional bermatuei eta nekazaritza-produktuetarako aukerako kalitate-terminoei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/1143 (EB) Erregelamenduak definizio hauek ezartzen ditu:

Jatorrizko Izendapen Babestuak

2024/1143 (EB) Erregelamenduari dagokionez, produktu bat identifikatzen duen izen bat "jatorri-deituratzat" hartuko da:

  • Produktua leku jakin batekoa, eskualde batekoa edo, salbuespen gisa, herrialde batekoa denean
  • Produktuaren kalitatea edo ezaugarriak, funtsean edo esklusiboki, ingurune geografiko berezi bati zor zaizkionean, ingurune horretako faktore naturalekin eta giza faktoreekin
  • Ekoizpen-fase guztiak zehaztutako eremu geografikoan gertatzen direnean

Euskadin zazpi jatorrizko izendapen babestua daude:

1. Euskal Sagardoa/Sidra del País Vasco/Cidre du Pays Basque/Cidre du Pays Basque-Euskal Sagarnoa - Mugaz gaindiko Babestutako Jatorri Deituraren proposamena

Dokumentu Bakarra

Baldintzen Plegua

2. Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Alava

3. Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia

4. Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria

5. Rioja

6. Idiazabal

7. Cava

Adierazpen Geografiko Babestuak

2024/1143 (EB) Erregelamenduari dagokionez, produktu bat identifikatzen duen izen bat "adierazpen geografikotzat" hartuko da:

  • Produktua leku, eskualde edo herrialde jakin batekoa denean
  • Produktuak ezaugarri jakin bat, ospe bat edo funtsean jatorri geografikoari egotz dakiokeen beste ezaugarri bat duenean
  • Ekoizpen-faseetatik, bat, gutxienez, zehaztutako eremu geografikoan egiten denean

Euskadin bi adierazpen geografiko babestua daude:

1. Euskal Okela / Carne de vacuno del País Vasco

2. Gernikako piperra / Pimiento de Gernika

Adierazpen Geografiko Babestuaren eskaera aurkezteko gida

Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak ekoizleentzako gida bat egin du, adierazpen geografikoko eskaera bat nola aurkeztu azaltzeko.

Azken aldaketako data: