Eusko Jaurlaritza

Jakinarazpenak

Nire Lanbidenet eremu pertsonaleko jakinarazpenen atalaren bidez, abisuak eta mezuak sortzen diren unean jaso ditzakezu. Horrela, atal honetan, hauek guztiak ikusi ahal izango dituzu: Lanbidek hautagai gisa hautatu zaituen enplegu-eskaintzak, programatu berri diren ikastaroak eta zure CVrako interesgarriak izan daitezkeenak edo orientazio-sareak bidalitako mezu pertsonalizatuak.

Nire Lanbidenet atalean sartzean, zure eskaeraren egoera eta datuak ikusi ahal izango dituzu, baita berrikusi beharreko jakinarazpenen zerrenda ere

Jakinarazpen bat hautatzen duzunean, erantzutea eskatuko zaizu, hau da, Lanbidek proposatzen dizun enpleguari edo prestakuntzari baiezkoa edo ezezkoa erantzun beharko diozu.