Isurtzeko eskubideak salerosteko egiaztatzaileak
Berotegi-efektuko gasen isuriei buruzko txostenak eta tona-kilometroen inguruko datuen txostenak egiaztatzeari, eta, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/87/EE Direktibarekin bat, egiaztatzaileak akreditatzeari buruzko Kontseiluaren 2012ko ekainaren 21eko 600/2012 (EB) Erregelamenduaren 54. artikuluak honako hau ezartzen du: "Erregelamendu honetan aurreikusitako akreditazio-lanak 765/2008 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluaren 1. atalean ezarritakoari jarraiki izendatutako akreditazio-erakunde nazionalek gauzatuko dituzte".
Era berean, produktuen merkaturatzea jagon eta egiaztatzeko baldintzak ezarri, eta 339/93 (EEE) Erregelamendua baliogabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko uztailaren 9ko 765/2008 Erregelamenduaren 4. artikuluak honako hau ezartzen du: "estatu kide bakoitzak akreditazio-erakunde nazional bakarra izendatuko du".
Isurtzeko eskubideak salerosteko ziurtagiria duten enpresak, ENAC (Akreditazio Erakunde Nazionala) erakundearen web gunean kontsulta ditzakezu