Eusko Jaurlaritza

Esperientziak: Cubrantia

Cubrantia

Hasiera

1. Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?

Eraikuntzaren sektorean egun dugun krisiak eragin zuen enpresa sortzeko ideia. Izan ere, enpresaren sortzaileok langabezian geunden, eta, lan jarduera berean jarraitzeko apustua eginez eta lanean hasteko zeuden zailtasun handiak eta prekaritatea ikusirik, autoenpleguaren alde egitea erabaki genuen.

Indizera joan

2. Zure ingurukoek lagundu al zizuten?

Gure enpresa proiektua garatu ahal izateko, funtsean, DEMAren laguntza izan dugu.

Indizera joan

3. Zein izan ziren zure lehen zalantzak, bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean?

Finantzaketa lortu ahal izateko aukera, burokraziari dagokionez egin beharreko paper mordoa eta sektore honetan dagoen prekaritatea

Indizera joan

Enpresa

4. Zure bezeroen zein behar asetzen dituzu?

Bezeroen premietara egokitzeko asmoa aintzat harturik, teknikari taldearen bidez, Cubrantiak zerbitzu hauek jartzen ditu haien esku:

LAGUNTZA TEKNIKOA

Sektore honetan berritzailea den zerbitzu honen bidez, Cubrantiak aukera ematen die bezeroei lanak egitean kostuak nabarmen murriztea lortzeko.

  • Bezeroari ematen zaio proiektua garatzeko kudeaketa tekniko osoa, materialen ataltzea, lana gainbegiratu eta gauzatzea jaso arte.
  • Material nagusiak erostea kanpo gelditzen da, haiek bezeroaren konturakoak izango baitira.
  • Aukerakoa da langileak eta bitarteko laguntzaileak azpikontratatzea.
  • Cubrantiak dagokion Mantentze eta Kontserbatze Gidaliburua emango du, lanak amaitu eta jasotzean.

LANAK OSORIK EGITEA

Kasu honetan, Cubrantia arduratzen da azpikontratatutako lan unitatea osorik egiteaz.

  • Bezeroari ematen zaio proiektua garatzeko kudeaketa tekniko osoa, materialen ataltzea, lana gainbegiratzea eta gauzatzea.
  • Barne hartzen du material guztiak erostea eta beharrezkoak diren bitarteko laguntzaileak eta langileak azpikontratatzea.
  • Cubrantiak dagokion Mantentze eta Kontserbatze Gidaliburua emango du, bere lanak amaitu eta jasotzean.

KONPONKETAK

Zerbitzu honen bidez, istripuek, muturreko baldintza meteorologikoek, erabilera txarrak eta abarrek eragindako kalteen mota guztietako konponketak egiten ditu Cubrantiak estalkietan eta fatxadetan.

Eraikitzeko sistemen, erabili ohi diren material moten eta konpontzean presaz aritu behar izatearen gainean duen ezagutzari esker, Cubrantiak zerbitzu azkar eta eraginkorra eskaintzen du. Zehazki, hauek barne hartzen ditu:

  • Izan diren kalteak berrikustea.
  • Balorazioa eta konpontzeko aurrekontua egitea.
  • Presazko behin-behineko konponketa egitea (beharrezkoa bada).
  • Materialak berriz jartzea eta konpontzea.

MANTENTZE-LANAK

38/1999 Legeak, azaroaren 5ekoak, Eraikuntza Antolatzeari buruzkoak, ezartzen du jabeak behartuta daudela eraikinei egoera onean eustera, erabilera egokia eginez eta mantentze-lanak eginez, lege horretan ezarritako bermeak aplikatzekoak izan daitezen.

Egun, eta gero eta gehiago, aseguru konpainiek ere exijitzen dute erabilera egokia egin eta mantentze-lanak egiteko baldintza hori bete dadila, euren polizen estaldurak bermatzeko. Nahitaezkotasun horretaz jakitun, eraikinen iraunkortasun handiagoak eta haietan garatutako jardueran eragina izan dezaketen arazoen prebentzioak dakarren balio erantsiaz ohartuta, Cubrantiak zerbitzu hau eskaintzen die bezeroei. Adostu beharreko mantentze-lanen kontratu baten bidez egiten da, hauek har ditzakeena:

  • Estalkia berrikusi eta garbitzea.
  • Teilatu hodiak berrikusi eta garbitzea.
  • Finkatzeko, zigilatzeko eta azkentzeko elementuak berrikustea, ikusgai daudenak.
  • Finkagailuak berriro estutzea eta zigilatuta dagoena berriro pasatzea.
  • Azkentzeko elementuak berriro jartzea eta hondatuta dauden elementuak.

Indizera joan

5. Hautatzen duzun sektorean esperientzia izatea beharrezkoa al da negozio bat sortzeko?

Gure kasuan funtsezkoa izan da. Gogo beroz ekin diogu proiektu honi, arlo honetan genuen eskarmentu zabalean eta ezagutza handietan oinarrituta, eta, azken batean, oso baliagarria izan zaigu enpresa proiektuari aurre egiteko.

Indizera joan

6. Eta berariazko prestakuntza? Zure ustez, etengabeko prestakuntza beharrezkoa al da edozein enpresarentzat?

Esan dezagun prestakuntza teknikoa eta/edo berariazkoa edozein lanbideren edo enpresa jardueraren abiapuntua dela, baina etengabeko prestakuntza ezinbestekoa da aktibo jarraitzeko, merkatuaren bilakaera geldiezinari aurre egiten.

Indizera joan

7. Zure ustez, beharrezkoa al da berrikuntza eta sormena zure negozioan?

Ezin eztabaidatuzko premia da, beti erronka berriak eta egoera desberdinak sortzen dituen edozein jardueraren etengabeko bilakaerak eta lehiakortasunak eragindakoa.

Indizera joan

8. Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?

Erabakiak azkar hartu ahal izatea, zure ordutegiak banatzea, zeure irizpideak aplikatzea maila pertsonalean eta profesionalean, zeure balioen eskalan oinarri hartuta.

Indizera joan

9. Zer oztopo izan dituzu batez ere, ekiteko garaian?

Finantzaketa bilatzea, paperak egiterakoan dagoen burokrazia handia, erakundeek, politikariek eta abarrek esaten dutena gorabehera

Indizera joan

Ondorioak

10. Zure ustez, krisi-garai hauek onak al dira negozioak sortzeko?

Premiak behartu egiten du. Egia esan, gure sektorean ez dira onenak, krisiak izugarrizko eragina izan baitu eta, enplegua suntsitu denez, arloan prekaritate handia baitugu.

Indizera joan

11. Zer izango litzateke arrakasta zuretzat?

Enpresa sendotzea, sortutako lanpostuei baldintza duinetan eustea eta erretiroa hartu ahal izatea, familiaz are gehiago gozatzeko.

Indizera joan

12. Zer aholku emango zenizkieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?

Sinets dezatela helburutzat hartzen duten horretan, saiatuak eta pazientzia handikoak izan daitezela eta ez dezatela inoiz etsi, goiari euts diezaiotela.

Indizera joan

13. Porrot egingo bazenute, berriz ekingo zenuke?

Uste dut beti saiatuko naizela. Ez dut bizitza ulertzen oztopoak gainditzeko grinarik gabe.

Indizera joan

Bazkide sortzaileen datuak:

  • José Luis Eiras López
  • Manuel Barrio Liébana