Ogasun eta Ekonomia Saila

Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoa

Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoa, Kupoaren Batzorde Mistoa zena, Ekonomia Itunaren III. Kapituluko 1.atalean arautua dago. Organo parekide horretan, Ekonomia-itunarekin zerikusia duten gaiak eztabaidatzen dira, eta EAEko ordezkaritzek ( Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak) eta Estatuko Administrazioak osatzen dute.

Kideak:

(61. artikulua) Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoa honela egongo da osatuta: batetik, foru-aldundietako ordezkari bana eta Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkari; bestetik, Estatuko administraziotik aurreko guztiak beste ordezkari egongo dira.

Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoak erabakiak hartu ahal izateko, batzordekide guztien aho batezkoa behar da.

Eginkizunak:

(62. artikulua) Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoak eginkizun hauek izango ditu:

  1. Ekonomia-itunaren aldarazpenak erabakitzea.
  2. Aurrekontu-egonkortasunaren arloko lankidetza eta koordinazioari buruzkokonpromisoak erabakitzea.
  3. Bosturteko bakoitzean kupoa ezartzeko metodologia erabakitzea.
  4. Kapitulu honetako 3. atalean araututako Arbitraje Batzordeko kideen izendapenaeta araubidea erabakitzea, eta bai Batzordearen jardunbideari, biltzeko deialdiei,bilerei eta erabakiak hartzeko araubideari dagokiena ere.
  5. Tributu- eta finantza-gaiei buruz une bakoitzean hartu beharreko erabakiakhartzea, itun honetan ezarritakoa behar bezala aplikatu eta garatu dadin.

Beste datu batzuk:

EIBM-aren azken bilerek zenbait akordio eman dituzte:

lotura honetako informazio gehiago.

12/2002 Legeak, maiatzaren 23koa, EAE Ekonomia Ituna onartzen duenak:

III. KAPITULUA

Ekonomia-itunaren Batzordeak eta Arbitraje Batzordeak

1. Atala. Ekonomia-Itunaren Batzorde Mistoa

61. artikulua. Kideak eta erabakiak.

Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoa honela egongo da osatuta: batetik, foru-aldundietako ordezkari bana eta Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkari; bestetik, Estatuko administraziotik aurreko guztiak beste ordezkari egongo dira.

Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoak erabakiak hartu ahal izateko, batzordekide guztien aho batezkoa behar da.

62. artikulua. Eginkizunak.

Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoak eginkizun hauek izango ditu:

  1. Ekonomia-itunaren aldarazpenak erabakitzea.
  2. Aurrekontu-egonkortasunaren arloko lankidetza eta koordinazioari buruzkokonpromisoak erabakitzea.
  3. Bosturteko bakoitzean kupoa ezartzeko metodologia erabakitzea.
  4. Kapitulu honetako 3. atalean araututako Arbitraje Batzordeko kideen izendapenaeta araubidea erabakitzea, eta bai Batzordearen jardunbideari, biltzeko deialdiei,bilerei eta erabakiak hartzeko araubideari dagokiena ere.
  5. Tributu- eta finantza-gaiei buruz une bakoitzean hartu beharreko erabakiakhartzea, itun honetan ezarritakoa behar bezala aplikatu eta garatu dadin.

Azken aldaketako data: