Ogasun eta Finantza Saila

Ekonomia Ituna zabaltzeko, gizarteratzeko eta nazioartekotzeko Estrategia

Estrategia

Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Ituna zabaltzeko, gizarteratzeko eta nazioartekotzeko Estrategia onartu zuen 2026ko maiatzaren 5ean. Euskadiko ekonomia- eta finantza-autogobernuaren tresna nagusiaren ezagutza soziala, herritarren balorazioa eta kanpo-proiekzioa indartzea du helburu. Hemen eskuragarri dagoen dokumentuak Estrategiaren oinarriak jaso eta garatzen ditu, Euskadirako Ekonomia Itunaren sistemak daukan inplikazioen laburpen batetik eta Ekonomia Itunaren egungo ezagutza-mailari eta balorazioari buruzko diagnostiko eguneratu batetik abiatuta, Estatu mailan eta nazioartean duen kanpo-proiekzioaren azterketa barneratuz ere. Halaber, Estrategiaren ardatz nagusiak eta helburuak ezarri eta garatzen ditu, baita horiek gauzatzeko ekintza plan bat ere.

Documentuak

Azken aldaketako data: