Lehendakaritza

Brexit

2016ko ekainaren 23an, britainiar herritarrek Europar Batasuna uztea erabaki zuten, erreferendum baten bidez – aldeko botoen % 51,9 eta kontrako botoen %48,1 –.

Europar Batasuneko Itunaren 50. artikuluak bi urteko epea ematen die EB eta Erresuma Batuari irteera ordenatua ziurtatuko duen ateratze-akordio bat lortzeko. 2017ko martxoaren 29an, erretiratzeko prozesua formalki hasi zen, eta 2 urteko epeari eman zitzaion hasiera.

2018ko azaroan, negoziatzaileek Ateratze-akordio bat adostu zuen, modu ordenatuan ateratzea ahalbidetu behar zuten funtsezko alderdiak jorratuz: herritarren eskubideak; Erresuma Batuaren eskubide eta betebehar finantzarioak, EBtik aterako den Estatu kide gisa; eta muga bat Irlandako uhartean berriz ezartzea saihesteko mekanismo bat. Hortaz gain, Ateratze-akordioak, indarrean sartzen den egunetik 2020ko abenduaren 31 arteko trantsizio-aldi bat aurrikusten du.

Ateratze-akordioa EBk eta Erresuma Batuak berretsi behar zuten 2019ko martxoaren 29a baino lehen, baina Erresuma Batuaren barneko gertakari politikoak direla eta, bi urteko epea hainbat aldiz luzatu behar izan da, eta ateratzeko azken egun gisa 2020ko urtarrilaren 31 finkatu zen.

Aurreko testua berresteko zailtasunen aurrean, 2019ko urriaren 17an, Erresuma Batuak eta EBk Ateratze-akordioaren testu berri bat adostu zuten, jatorrizko Ateratze-akordioa aldatzen duena, funtsean, Irlandako uharteko mugaren baldintzei dagokienez. Erresuma Batuaren eta EBren arteko etorkizuneko harremanei buruzko beste Adierazpen Politiko bat ere onartu dute.

Akordio hori Europar Kontseilu ez ohikoak berretsi zuen urriaren 17an, eta Erresuma Batuko Parlamentuak, berriz, 2019ko abenduaren 20an. Bestalde, EBko Parlamentuak 2020ko urtarrilaren 29an eman zuen baimena.

Beraz, Erresuma Batuak 2020ko urtarrilaren 31n utziko du EB, eta une horretan hasiko da 2020ko abenduaren 31ean amaituko den trantsizio-aldi bat. Teorian, trantsizio-aldi hori luzatzea posible da.

Halaber, 2020ko urtarrilaren 31tik aurrera, Erresuma Batuaren eta EBren arteko negoziazioak hasiko dira, etorkizuneko harremanari buruzko akordio bat lortzeko. Akordio hori lortzeko epea 2020ko abenduaren 31n amaituko da, betiere Erresuma Batuak ez badu eskatzen urtebetez luzatzea trantsizio-aldia; gaur egun, hori ez da liteekena.

Azken hilabeteetan, Ateratze-akordioa berresteari buruzko ziurgabetasunak kontingentzia-neurriak planifikatzera behartu du, akordiorik gabeko irteera-egoera hipotetiko bati aurre egiteko. Hala ere, Ateratze akordioa indarrean sartu denez eta 2020ko otsailaren 1etik aurrerako trantsizio-aldia hasi denez, kontingentzia-neurrien beharra bertan behera geratu da momentuz.

Trantsizio-aldian zehar, EBko legeria aplikatzen jarraituko da Erresuma Batuan, eta horrek ere aduana-batasunaren eta merkatu bakarraren parte izaten jarraituko du; era berean, Erresuma Batuko bazkideek EBren 2014-2020 aldirako finantzaketa-programetan parte hartzen jarraituko dute, amaitu arte, baina ezingo dute ordea erretiratzearen ondoren onartzen diren finantza-tresnetan parte hartu. Gainera, Erresuma Batuak jada ez du boto eskubiderik izango EBko erakunde eta agentziek erabakiak hartzerakoan.

Azken batean, herritarrentzat eta enpresarentzat egoera aldaketarik gabe mantentzen da, trantsizio-aldia amaitu bitartean. Hala ere, garrantzitsua da azpimarratzea, herritarrak, trantsizio-aldia amaitu ondoren beren eskubideak mantentzen eta baliatzen direla bermatzeko, aldez aurretik izapide jakin batzuk egitera behartuta daudela, eta, beraz, komenigarria dela izapide horiek lehenbailehen hastea.

Jarraian, Brexit-ari buruzko informazio lagungarria.

Informazioa honako atal hauetan dago antolatuta:

Azken aldaketako data: