Berotegi Efektuko Gasen emisioen inbentarioak iruditan
ISURIEN BILAKAERA (1990=100)
Euskadiko 2014ko isuriak Kyotoko oinarri-urtekoak baino % 10 txikiagoak izan dira.
ISURIEN BILAKAERA (2005=100)
Euskadiko 2014ko isuriak, 2005ko* -Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategia oinarri-urtea- baino % 25 txikiagoak izan dira.
*oinarri-urtea, 406/2009/CE Erabakia , BEG emisioak murrizteko estatu kideen ahaleginen banaketaren arabera.
Isurien intetsitatea
CO2/BPG (1990=100)
Isuriak % 10 jaitsi dira, nahiz eta BPGa % 67 hazi den. CO2/BGP efizientzia % 47 hobetu da.
ISURIEN INTENTSITATEA: EAE vs EB28*
*CO2/BPG eroste ahalmenaren parekotasunagatik
C02/BPG erlazioaren ikuspuntutik, isurien intentsitatea EAEko batez bestekoaren azpitik dago.
Isuriak per capita
Isuriak per capita EAE 2014/2013/2012; EB28 2012
2012an, EAEko biztanle bakoitzeko isuriak EB-15eko batez bestekoa baino apur bat handiagoak dira. Nolanahi ere, per capita isuriek behera egin dute 2013an eta 2014an.
Isuriak sektoreen arabera
Sektore bakoitzaren isuriak
Isuri gehien dituen sektorea energia sektorea da, eta haren atzean garraioa eta industria.
Sektore bakoitzaren isuriak, sektore bakoitzari bere elektrizitate kontsumotik ondorioztatzen den isuria esleituta
Elektrizitate eta berokuntza kontsumoa sartzen baditugu sektoreetan, nabarmen igotzen da industria, zerbitzu eta etxebizitza sektoreen ekarpena.
ISURIEN BILAKAERA SEKTOREEN ARABERA
1990az geroztik beren isuriak gehien murriztu dituzten sektoreak industria, nekazaritza eta hondakinen sektorea dira.
Garraio sektorearen isuriak
Sektore honetako isurien % 96 errepide-garraioari dagozkio. Bai merkantzien garraioak eta bai bidaiarienak ia bikoiztu dituzte beren isuriak 1990az geroztik.