Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Aurkezpena

2003. urtean, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Immigrazio Zuzendaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten, Immigrazioaren Euskal Behatokia sortzeko. Ikerketa-tresna berria izateko interesari erantzun zaio behatokia sortzearekin, migrazio-fluxuek gure Erkidegoan duten eragina ezagutu, aztertu eta baloratu ahal izateko, eta ikerketak eta prestakuntza-ikastaroak gauzatzeko, immigrazioaren alorrean esku hartzen duten administrazioek, profesionalek eta gainerako gizarte-eragileek eman beharreko erantzunen kalitatea hobetzeko asmoz.

 

Egoitza:     Liburutegi Zentralaren eraikina, 6. solairua
                  UPV/EHU, Sarriena Auzoa, z/g
                  48940 Leioa (Bizkaia)
                  Telefonoa: 94 601 82 75
                  info@ikuspegi-inmigracion.net

 

IMMIGRAZIOAREN EUSKAL BEHATOKIAREN LAN-ILDOAK

  • Informazioaren eremua. Euskal Herriranzko migrazio-mugimenduei buruzko informazioa jaso, sistematizatu eta eskainiko da; adibidez, horren eboluzioa, atzerriko etorkinen zehaztasunak, eta baita bertokoen eta etorkinen jarrerak eta ikuspegiak ere. Jarduera-ildo honi ekiteko, datu-baseak egingo dira (estatistikoak, dokumentalak eta bibliografikoak), urteko txosten bat, gaia zertan den jakiteko, web orria ere egingo da, eta dokumentazio zentro bat sortu.

  • Ikerketaren eremua. Dagoen informazioaren berri izan ondoren, informazio-beharrizan eta –hutsuneei buruzko diagnostikoak egingo dira, beharrizan horiei aurre egiteko behar diren ikerketak garatu edo/eta sustatzeko. Ikerketa zehatzak eta ideia berritzaileen gainekoak sustatuko dira, migrazioei buruzko gai orokor zein partzialei dagokienez.

  • Hausnarketaren eta azterketaren eremua. Ideiak eta esperientziak trukatzeko eta horiei buruzko hausnarketa egiteko guneak sortzea sustatuko da, migrazioaren fenomenoari eta bere ondorio sozialei buruzko ezaguera zabaltzeko asmoz. Euskal gizarteari kulturen arteko bizikidetzari buruzko ikuspegi desberdinak helaraztea bultzatuko da, gizarte pluralista sustatzeko asmoz. Jarduera-ildo honi ekiteko, migrazio-gaiak jorratuko dituen aldizkari berezitua argitaratuko da

  • Prestakuntzaren eta aholkularitzaren eremua. Prestakuntzako sektore-planak garatzeko lankidetza emango da, maila eta beharrizan ezberdinei kasu emanez.

  • Azkenik, etorkinen prestakuntzarako programak bultzatuko dira, etorkinek beren jaioterrietan garapen-agente gisa jardun dezaten. Migrazioen alorrean esku hartze neurriak ezarri edo zuzentzeko ekintzak abiarazi edo garatzeko prestakuntza edo/eta laguntza programen ebaluazioa.

 

JARDUERAK ETA PRODUKTUAK

Aipatutako helburuak bete eta euskal gizartera bideratzeko. Behatokiak jarduera hauek gauzatu eta tresna hauek abiaraziko ditu:

  1. EAEko eta beste ingurune batzuetako migrazioei buruzko datu-base bat prestatzea.

  2. Atari egituratu bat diseinatzea, migrazio-prozesuei buruzko komunikazioa errazteko.

  3. EAEko immigrazioari buruzko azterketa kuantitatibo eta kualitatiboa.

  4. Dokumentazio-zentro bat sortzea.

  5. Beste zentro batzuetako aditu eta kudeatzaileekin topaketak egitea.

  6. Migrazio arloko unibertsitate-ikastaroak antolatzea.

  7. Administrazioari aholkularitza ematea.

  8. Urtean-urtean txosten bat argitaratzea.

  9. Migrazioei buruzko aldizkari espezializatu bat argitaratzea.

 

HARTZAILEAK

  • Gaiarekin zerikusi zuzena duten eragileak: immigrazioaren arloko elkarte eta langile gaituak, immigrazioa babesteko eta garapena bultzatzeko GKEak, arlo horretan diharduten toki- eta autonomia-administrazioetako zerbitzuak, irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak.

  • Gizarte-sektore interesatuak: alderdi politikoak, hedabideetako langileak, epaileak, auzokideen elkarteak, jatorri-herrietako eragileak.

  • Euskal gizartea oro har, bertakoa eta etorkinek osatua.

Azken aldaketako data:  2014/11/26