INFORMAZIO OROKORRA
2026ko Bonuen Jaulkipena
750 milioiko 10. Jaulkipen jasangarria egin du Eusko Jaurlaritzak.
Aurkezpena:
Hurrengo esteketan Jaurlaritzak egindako jaulkipenen inguruko informazio nagusia eta euskal gobernuaren finantzaketa estrategia jasangarriaren inguruko informazio zehatza topa dezakezue.
ADIERAZLEAK
Honako lerro hauekin taxutzen du Eusko Jaurlaritzak zorren politika: merkatuak dibertsifikatzea, zorraren kostua ahalik eta gehien murriztea, zorra politika ekonomikoa gauzatuz koordinatzea, eta bigarren mailako balio-merkatuen eraginkortasuna bultzatzea.
Hona hemen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko zorraren zifraren bilakaera historikoa, milioi eurotan adierazita:
Zor Bizia/BPG ratioaren bilakaerak honako ibilbide hau izan du azken urteotan (SEC perimetroko datuak kontuan hartuta):

Espainiako Bankuak azkena argitaratu dituen datuak ikusteko esteka daukazue hemen, gehiegizko defizitaren prozeduraren (GDP) arabera kalkulatuta:
- Zorraren taula, autonomia-erkidegoren arabera. Balio absolutuak (PDF, 10 KB)
- Zorraren taula, autonomia-erkidegoren arabera. Zorraren ratioa / BPG (PDF, 10 KB)
Zorraren adierazleak 2025/12/31*(itxiera est.):
- Eskatzeko pasiboa (GDParen arabera) / BPG = 11,3 % (estimatua)
- Eskatzeko pasiboa (GDParen arabera) / Biztanle kopurua = 5.020,53 euro, biztanleko.
- EAEren zorra / EAEren aurrekontua 2025 = 70,80 %.
RATING-a
Honako lerro hauekin taxutzen du Eusko Jaurlaritzak zorren politika: merkatuak dibertsifikatzea, zorraren kostua ahalik eta gehien murriztea, zorra politika ekonomikoa gauzatuz koordinatzea, eta bigarren mailako balio-merkatuen eraginkortasuna bultzatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren kreditu-kalifikazioa (rating esaten zaiona) ospe gehien duten hiru kalifikazio-agentzien eskalaren gorenean dago. Subiranoaren zorra baino gorago daukate jarrita hiru agentziek EAEko ratinga. Hona Euskadiko ratingak:
| • Standard & Poor’s: | AA- | ikuspegi egonkorra |
| • Moody’s: | A2 | ikuspegi egonkorra |
| • Fitch: | A+ | ikuspegi egonkorra |
Eta agentziek berriki argitaratutako txostenak ere baditugu:
- Standard & Poor’s: “2024 Standard&Poor`s Martxoa"
- Moody’s: “2025 Moody`s kreditu iritzia”
- Fitch Rating: "2023 Fitch azaroa"
Azken aldaketako data:
