Hezkuntza Saila

Indartze programak

Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek matematikarako, zientziarako eta irakurketarako gaitasunean duten betetze-maila nabarmen hobetzea da programa hauen helburu nagusia.

Arreta berezia jartzen da ikaskuntza pertsonalizatzean eta errendimendu-arrailak murriztean, bai genero-ekitateari dagokionez, bai ikasleen jarduera-mailei dagokienez.

Indartuz neurria – Eskolaz kanpoko errefortzua Lehen Hezkuntzan

Irakurketan (Lehen Hezkuntzako 3. maila) eta matematikan (Lehen Hezkuntzako 4. maila) eskolaz kanpoko errefortzua garatzeko jarraibideak, Hezkuntza Sailak konpetentziak indartzeko programen 7. ildoaren barruan hautatutako ikastetxeentzat. Antolatzeko orientabideak, metodologia eta jarraipena jasotzen ditu.

He_Indartuz neurria:

Irakurtzeko konpetentzia eta matematikarako konpetentzia indartzeko programen hedapen progresiboaren parte da neurria. Programa horiek 2024-2028 Hezkuntza Emaitzak Hobetzeko Estrategia Integralaren esparruan diseinatu ziren. Zehazki, 7. jarduketan sartzen da, eremu horietan zailtasun handienak dituzten ikasleei eskolaz kanpoko hezkuntza-laguntza eskaintzera bideratuta dagoena.