Hobekuntza Teknikorako Zentroa
Historia labur bat
Fadura-Getxoko Hobekuntza Teknikorako Zentroa (HTZ) 1994ko urrian inauguratu zen. Bertan abian jarritako lehenengo proiektua estatu mailako "Balonmano-2000" izenekoa izan zen, zeinean junior mailako neska jokalari talde batek batera jardun baitzuen, batetik entrenamenduak egiten eta bestetik ikasketak egiten, etengabeko kontzentrazio-erregimenean, eta beti Estatuko Federazioak kontratatutako talde tekniko baten kontrolpean (bi entrenatzaile, psikologo bat eta fisioterapeuta bat).
1995. urte bukaera ezkeroztik, Euskadiko kirolarientzako laguntza tekniko-medikoa emateko programak hasi ziren. Harrezkero, programok handitu baino ez dira egin, zentroko giza-baliabideak eta baliabide materialak ere handitu diren heinean.
1996tik 2003 bitartean, saskibaloi-jokalariak prestatzeko estatu mailako beste proiektu bat garatu zen zentroan (Siglo XXI): zazpi denboralditan, kadete eta junior mailako saskibaloi-jokalariek 4 urteko prestakuntza-programa izan zuten, etengabeko kontzentrazio-erregimenean.