Guraso Bakarreko Familiak. Ohiko galderak.
GURASO BAKARREKO FAMILIA EDO GURASO BAKARREKO EGOERAN DAGOEN FAMILIAREN AITORPENA
Araudia: 232/2025 DEKRETUA, abenduaren 2koa, guraso bakarreko familien araubidea ezartzen duena .
Guraso bakarreko familia da guraso bakar batek modu esklusiboan bere gain hartzen duenean seme-alaben gaineko erantzukizuna.
Honako hauek dira dekretuan ezarritako guraso bakarreko familien kasuak:
- Erregistro Zibilean pertsona bakarra agertzen denean guraso gisa.
- Beste gurasoa hil denean.
- Guraso bakar batek guraso-ahala duenean.
- Pertsona bakarra harreragile iraunkorra, tutorea edo adopzio aurreko harregilea denean.
Guraso bakarreko egoeran dagoen familia batean bi guraso egon daitezke, baldin eta inguruabar pertsonal jakin batzuk gertatzen badira (zaintza eta jagoletza esklusiboa, genero-indarkeria...). Era berean, haien diru-sarrerak ezin dira IPREMaren urteko zenbaketaren halako 4 baino handiagoak izan (33.600 euro 2025ean).
Bereizketa horretaz gain, aitorpenak bi kategoria bereizten ditu bi egoera horietarako: kategoria berezia eta orokorra.
Aitorpenak barnean hartuko ditu gurasoak eta horretarako baldintzak betetzen dituzten seme-alabak.
Adibidez, bi seme-alabarekin bizi den ama batek lehen semearen gaineko zaintza eta jagoletza partekatua du, eta gero bigarren semea bakarrik adoptatu zuen.
Kasu honetan, guraso bakarreko familia amak eta bigarren semeak osatuko dute.
Aitorpena lortzeko, familiak eskaera egiten den egunean baldintzak bete behar ditu, eta aitorpenak ondorioak dituen bitartean mantendu:
- Eskatzaileak honako hauek bete behar ditu:
- Eskaera aurkezteko unean, eta aitorpenak ondorioak dituen bitartean, benetako legezko bizilekua izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea, etenik gabe, eskaera aurkeztu aurreko hamabi hilabeteetan gutxienez.
- Alabak edo semeak:
- 21 urtetik beherakoa izan behar du. Adin-muga hori alabak edo semeak 26 urte betetzen dituen egunera arte luzatuko da, baldin eta lanpostu bat lortzera bideratutako ikasketa arautuak egiten ari bada.
- Edo, adina edozein dela ere, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortua badu, mendetasun handia badu, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia badu.
- Gurasoarekin bizitzea eta erroldatuta egotea. Ikasketak, lana, tratamendu medikoa, errehabilitazioa edo antzeko beste arrazoi batzuk direla-eta (ezinbesteko kasuak edo adingabeen erantzukizun penala arautzen duen araudiaren araberako barneratze-kasuak barne) bi urtez edo gutxiagoz aldi baterako banantzeak ez du bizikidetza etengo.
- Gurasoarekiko mendekotasun ekonomikoa izatea. Mendekotasun ekonomikoa dagoela ulertuko da, baldin eta seme-alabek, urteko zenbaketan, IPREMaren halako bi baino diru-sarrera handiagoak ez badituzte.
Aitorpen-eskabideak aurrez aurre edo telematikoki aurkez daitezke. Horretarako, webguneko argibideak jarraitu behar dituzu.
Eskabideak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztu ahal izango dira.
Zure eskabidean adierazitako jakinarazpen-kanalaren arabera jasoko dituzu jakinarazpenak; postaz edo telematikoki:
Telematikoki: Jakinarazpen telematikoko kanala aukeratzen baduzu, ezinbestekoa da identifikazio-ziurtagiri elektronikoa izatea Nire Karpetan sartzeko.
Administrazio-jakinarazpenen bat duzunean, abisu bat iritsiko zaizu emandako kanalaren bidez, eta bertan adieraziko zaizu https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eus/orrira sartu behar duzula, elektronikoki identifikatu eta "Nire karpeta" atalean sartu, eta han ebazpena osorik ikusi ahal izango duzu. Jakinarazpena jasotzen duzun unetik 10 egun naturaleko epea dago jakinarazpena eskuratzeko. Epe hori igaro ondoren, onartu ez baduzu eta jakinarazpen hori ireki ez baduzu, atzera bota duzula ulertuko dugu. Kasu horretan, jakinarazpena egintzat joko da, eta prozedurak aurrera jarraituko du.
Posta arrunta: Jakinarazpen-kanal hau aukeratuz gero, jakinarazpen administratiboren bat duzunean, adierazitako jakinarazpen-helbidera iritsiko zaizu. Jakinarazpen hori posta arruntez jasoko da, hartu-agiriarekin.
Honako arrazoi hauetakoren batengatik izan daiteke:
- Eskabide-orrian bete beharreko datuak falta dira, adibidez: eskabidea ez dago sinatuta, erantzukizunpeko adierazpenen bat osatu gabe dago, dokumentazioren bat falta da, etab.
- Beste administrazio batzuengandik elkarreragingarritasunaren bidez lortu ezin izan diren datuak falta dira.
Datu horiek beharrezkoak dira zure eskaera izapidetzen jarraitu ahal izateko. Dokumentazioa aurkezteko, 10 egun baliodun dituzu (ez dira larunbatak, igandeak eta jaiegunak zenbatuko), errekerimenduaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Epe hori igaro eta eskatutako dokumentazioa aurkezten ez baduzu, aitorpen-eskabidean atzera egin duzula ulertuko da, eta amaiera emango zaio eskaeraren prozedurari.
Dagokion administrazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko duzu, aitorpen eskatzen den unean azken zergaldiari dagozkion errenta guztiak eta PFEZari egotz dakizkiokeen etekin guztiak adierazten dituena.
Aitorpenak onartzeko edo berritzeko ebazpena eman zen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Esanbidezko ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, ebazteko eskumena duen organoaren edozein erregistrotan eskaera sartzen den egunetik zenbatzen hasita.
Ebazpenarekin ados ez bazaude, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakezu hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Beste erakunderen batek aitorpena egiaztatzeko eskatzen badizu, ziurtagiri eguneratu bat eska dezakezu Nire karpetara sartuz. Automatikoki emango da. Identifikazio elektronikorako bitartekorik ez baduzu, hitzordua eskatu beharko duzu Zuzenean zerbitzuan, eskatu ahal izateko.
Aldaketak ziurtagirian jasotako daturen bat aldatzea badakar, datuak aldatzeko inprimakia aurkeztu beharko duzu.
Gehienez ere 15 eguneko epea duzu edozein aldaketa garrantzitsuren berri emateko, emandako aitorpena aldatu edo ezerezteari dagokionez.
Aldaketa horien berri emateko, datuak aldatzeko inprimakia erabili behar duzu.
Zehazki, gogorarazten dizugu guraso bakarreko edo guraso bakarreko egoeran dagoen familia izateari uzten diozula, ezkondu bazara, izatezko bikote gisa inskribatu bazara edo ezkontzaren antzeko harreman batean beste pertsona batekin bizi bazara.
Familiak guraso bakarreko edo guraso bakarreko egoeran dagoen familia izateari utziko dio. Aitorpena eskuratu ahal izateko beharrezko baldintzaren bat aldatzen baduzu edo betetzeari uzten badiozu, aldaketa hori berehala jakinarazi behar duzu.
- Baldintzak bete ez direla egiaztatzen bada, baldintza horiek betetzen ez diren egunetik aurrera aitorpena galdu egingo da.
Bai, oro har, eta guraso bakarreko egoerak irauten duen bitartean, aitorpen horrek ondorioak izango ditu seme-alabak 21 urte bete arte. Hala ere, aitorpena edo kategoria diru-sarreren mende dauden kasuetan, ondorioak urtebetekoak izango dira.
Aitorpenaren ondorioak amaitzear badaude, berritze-eskabide bat aurkeztu beharko duzu.
Aitorpenaren ondorioak agortu ondoren, aitorpenaren berritze-eskabide bat aurkez dezakezu, betiere baldintzak betetzen jarraitzen baduzu.
Gainera, berritze-eskabide bat aurkez dezakezu aitorpenaren ondorioak agortu baino 3 hilabete lehenago.
Berritze-eskabide bat aurkeztu behar duzu.
Bateragarria al da guraso bakarreko familiaren ziurtagiria edo guraso bakarreko egoeran dagoen familiaren ziurtagiria familia ugariaren tituluarekin?
Bai, bateragarriak dira, baina aitorpen horietatik eratorritako mota edo izaera bereko onurak ez dira metagarriak izango, araudi espezifiko batek kontrakoa ezartzen ez badu.
Guraso bakarreko familien araubidea arautzen duen dekretuaren helburua da guraso bakarreko familiei eta guraso bakarreko egoeran dauden familiei nortasun propioa eta araubide juridikoa ematea, inolako laguntza ekonomikorik edo onurarik gabe.
Aitorpena lortuz gero, beste entitate eta erakunde batzuen hobekuntzak eta onurak eskuratu ahal izango dituzu, adibidez:
- Familia eta lana bateragarri egiteko Eusko Jaurlaritzaren laguntzak: % 30eko igoera laguntzen zenbatekoan.
- Vitoria-Gasteizko Udala: zabor-tasa murriztua.
- Unibertsitateko zerbitzu akademikoak EHUn: prezio publikoen salbuespena edo murrizketa.
Azken aldaketako data:
