"Aldahitz ikerketa : ulerrizketa metodologia "
- Liburutegia:
- HABE Liburutegia
- Gaiak:
- Hizkuntza eta literatura
- Gomendatuta:
Arnas luzeko egitasmoa da Aldahitz Ikerketa, 2010. urteaz geroztik Soziolinguistika Klusterrak gidatutako ikerlerroa. Urteotan, aztergai nagusia izan ditu lan alorrean ematen diren hizkuntza-ohituren aldaketa prozesuak, eta ikerketa ekintzarekin uztartuz luze aritu izan da zeregin horretan. 2012an sortutako Eusle metodologia da hizkuntza-ohituren aldaketa errazteko eta ikertzeko egitasmoak garatu duen tresna nagusia. Aurrera eginda, 2016. urtean egitasmoak beste bi baliabide prestatzeari ekin zion: Ulerrizketa metodologia eta Uler-saioak metodologia.
Beraz, Eusle metodologiaren ondoren, hemen duzue Aldahitz Ikerketaren bigarren emaitza nagusia: Ulerrizketa metodologia : gaitasun ertaina dutenekin euskaraz aritzeko bide bat.
