Euskotren refuerza el servicio de trenes con motivo del partido entre la Real Sociedad y el Real Madrid

7_(3).jpg

28 de abril de 2016

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean Real Sociedad eta Real Madrid taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan apirilaren 30ean, arratsaldeko 16:00etan jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

NORGEHIAGOKAREN AURRETIK

  • Hendaia - ANOETA - Lasarte: 15:03an.
  • Errenteria - ANOETA: 15:08an.
  • Oiartzun - ANOETA: 15:12an.
  • Irun - ANOETA: 15:18an.
  • Herrera - ANOETA: 15:45ean.
  • Lasarte - ANOETA - Hendaia: 15:30ean.
  • Amara - ANOETA: 15:30ean.

NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

  • ANOETA - Hendaia:  18:03an, 18:18an, eta 18:33an.
  • ANOETA - Errenteria: 18:21ean.
  • ANOETA - Zumaia: 18:03an (partidurako zerbitzu berezia. Amaran ez da beharrezkoa trenez aldatzea).
  • ANOETA - Lasarte: 18:07an eta 18:37an.

 

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean.