Azken eguneratzea: 2012/11/07

Eusko Legebiltzar berriak ia-ia parekotasun osoa izango du

Eusko Legebiltzar berriak ia-ia parekotasun osoa izango du

Legegintzaldi berrirako sortuko den Eusko Legebiltzarrak ia parekotasun osoa lortuko du, legebiltzarkide horietatik 36 emakumezkoak izango baitira eta 39 gizonezkoak. Emakumezkoen presentzia gorabeheratsua izan da euskal hemizikloan 1980ko hauteskundeetatik hona. Garaian, 60 eserlekuetatik, soilik bost izan ziren emakumezkoenak: Inmaculada Boneta, Megoña Amunarriz, Ana Bereciartua, Maite Saez de Olazagoitia (lauak EAJko kideak) eta Itziar Aizpurua (HB). Pixkanaka emakume gehiago sartzen joan zen, eta horrela, orain dela bi legealdi, Berdintasun Legea onartu berria zenean, emakumezkoak gehiengoa izatera iritsi ziren, alegia 38 eta gizonezkoak 37. Hurrengo legealdian atzerakada bat egon zen, gizonezkoak 43 izan baitziren eta emakumezkoak 32.

Euskal hemiziklo berria osatuko duten emakumezko legebiltzarkideen zerrenda hauxe da:

EAJren aldetik: Arantza Aurrekoetxea, Amaia Arregi, Fátima Ansotegi, Leire Corrales, Estíbaliz Hernaez, Josune Gorospe, Jone Berriozabal, Estefanía Beltrán de Heredia, Ana Isabel Oregi, Bakartxo Tejería, María Eugenia Arrizabalaga, Maribel Vaquero, Ane Urkiola, Garbiñe Mendizábal.

EH Bilduren aldetik: Laura Mintegi, Maribi Ugarteburu, Leire Pinedo, Belén Arrondo, Eva Blanco, Estitxu Breñas, Marian Beitalarrangoitia, Rebeka Ubera, Lur Etxebarria, Diana Carolina.

PSE-EEren aldetik: Isabel Celaá, Idoia Mendia, Alexia Castelo, Txaro Sarasua, Natalia Rojo, Susana Corcuera, María Blanca Roncal, María Arrate Gallastegi.

PPren aldetik: Inés Nerea Llanos, Laura Garrido, María Carmen López de Ocáriz, Arantza Quiroga.