Azken eguneratzea: 2007/08/24
Batasunaren mundua ETAren planteamendu irrazionalen erabat menpe dagoela adierazten du
Jaurlaritzak ETAk Durangon egindako atentatu koldarra gaitzesten du

Jaurlaritzak Durangon bart ETAk egin duen atentatu koldarra gaitzetsi nahi du eta elkartasuna adierazi nahi die zaurituei, Guardia Zibilari eta leherketaren eraginez afektatuak izan diren Durangoko biztanleei.

Jaurlaritzarentzat, gaueko atentatu honek eta huts egindako aurreko saiakerek agerian uzten dute Batasunaren munduan alde batetik politika egitearen alde daudela adierazi eta bestetik, bere ixiltasun koldar eta konplizearekin ETAren planteamendu irrazionalen menpe daudela erabat erakusten dutenek porrot egin dutela.
 
ETA da euskal herritarren benetako asmoak ezagutu gabe, Batasunaren munduko estrategia politikoa zuzentzen duen bakarra eta bere kideei ez zaie geratzen beste zereginik ETA-ren konparsa izatea eta bere krimenak bereganatzea baino.

Jaurlaritzak herritar guztiak animatu nahi ditu ETA-ren ekintzak gaitzetsi eta biktimenekiko elkartasuna berriz ere adierazi dezaten.