|
Atal honetan deskribatzen dira Errezeta Elektronikoaren funtzionamendua, garapen testuinguru batean, probatu ahal izateko eman behar diren urratsak. Eranskin gisa, ProzesuOsoa (.zip, 6,28 MB), Errezeta Elektronikoaren DLLaren instalazioan erabilgarri dagoena.
Horretarako eman beharreko urratsak honako hauek dira:
Errezeta Elektronikoa - Hornitzaileak-en proben ziurtapeneko Erremintak atalean Izenpe softwarea sartzen da.
Instalazio prozesuan daukagun txartel irakurgailuaren modeloa hautatu behar da. "Irakurgailu portua USB GemPC USB-SL" hautatu behar dugu.
Behin prozesu hau amaitu ondoren, berriro abiarazi behar da PCa.
Errezeta Elektronikoa - Hornitzaileak-eko proben Ziurtagiriak atalean ziurtagirien artxibo bat sartzen da, "cer" luzapenarekin.
Honako pauso hauek eman behar dira:
-
Internet Explorer abiarazi.
-
Joan: Erremintak -> Interneteko aukerak… -> Edukia (Erlaitza).
-
Ziurtagiriak atalaren barruan, sakatu "Ziurtagiriak".
-
Lehenbiziko erlaitzean (Pertsonala) sakatu "Inportatu".
-
"Ziur" artxiboa hautatu
-
Defektuzko aukerak berretsi
Hurrengo bi puntuetan deskribatzen diren aldaketekin, aplikazioak ongi funtzionatu behar du, sisteman (garapenekoan) OTE bat sartu dugula simulatuz.
Sistemak, irakurgailua instalaturik eta OTE sartuta bageneuzka bezala erantzuten du.
Edozein argitasun nahi izanez gero, aztertu aurrena erantsiriko dokumentua (.pdf, 95,7 KB), ProzesuOsoaren erabilpena deskribatzen duena.
Probak egin ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako EJIEren instalazioetatik, produkziora doan ibilbide espezifiko bat ezarri da, erabili beharrekoa baldin Errezeta Elektronikoa zerbitzura sartu nahi badugu:
https://www.ej-gv.net/p70DispentsatseaWSWar/p70DispentsatzeaWS?WSDL
ProzesuOsoa programaren interface.ini konfigurazio artxiboan, egiaztatu egin behar dugu [Konfigurazioa] ataleko Zerbitzua sarreran aipatu produkzio ibilbidea ageri dela.
Ziurtagirien kasuan ere existitzen dira garapeneko ziurtagiriak eta produkziokoak. ProzesuOsoa aplikazioa garapeneko OTE batekin egiaztatu nahi badugu, adierazi egin behar zaio programari.
garapena: garapena - herritar eta erakundeen ca
produkzioa: herritar eta erakundeen ca
Kasu honetan garapen ziurtagiria erabili behar dugu. ProzesuOsoa programaren interface.ini konfigurazio artxiboan egiaztatu egin behar dugu [Txartela] atalean ageri den CertIssuerSimpleName sarreran garapen ibilbidea ageri dela:
CertIssuerSimpleName= garapena - herritar eta erakundeen ca
|