|
Gripe tasak goranzko joera mantendu du aste honetan. Gripe birusen 24 isolatze deklaratu dira, denak AnH1N1 tipokoak. Intzidentzia tasa altueneko adin taldeak 25 urtetik beherakoak dira.
Apirilaren 25etik urriaren 10era bitartean, Euskadiko laborategiek AnH1N1 birusak eragindako 637 gripe kasu berretsi dituzte. Gaurko datan bederatzi kasu daude Euskadiko ospitaleetan ingresatuak. Ez dago ZIUan ingresaturiko kasurik.
Gripearen Zainketako Espainiako Sistema
Irailaren 27tik urriaren 3rako astean gripe intentsitatearen maila ertaina izan zen Andaluzian, Asturiasen, Kanarietan, Gaztela eta Leonen, Katalunian, Madrilen eta Euskadin. Andaluzian, lehenbiziko aldiz, denboraldiko atalase basalaz gaineko gripe intzidentziaren tasa erregistratu zen. Gainerako sareetan gripe intentsitatea baxua izan zen. Sistemako zortzi sarek hedapen maila lokala adierazi zuten eta gainerakoek esporadikoa edo nulua.
Intzidentzia tasa globala 100.000 biztanleko 92,72 kasukoa izan zen. Gripe aktibitatean AnH1N1 gripe birusaren zirkulazioak nagusi izaten jarraitu zuen.
Gripearen Zainketako Europako Sarea (EISN)
Irailaren 28tik urriaren 4rako astean, Irlandak maila altuko gripe intentsitatea deklaratu zuen, eta Belgikak, Espainiak, Maltak eta Erresuma Batuak (Ipar Irlanda) maila ertaineko gripe intentsitatea adierazi zuten. Belgikak, Irlandak eta Erresuma Batuak (Ingalaterra eta Gales) hedapen epidemikoko maila adierazi zuten. Zapi herrialdek adierazi zuten gripe aktibitatearen goranzko joera.
Astean zehar 243 gripe birus isolatu ziren, denak ere AnH1N1 tipokoak.
|