e-learning ekimena
Ekimen horrekin erdietsi nahi den helburua eskolatik irteten den ikasle bakoitzari kultura digitala ematea da.
Batzordeak 2000ko maiatzaren 5ean e-Learning ekimenari buruz ateratako komunikatuaren arabera, ekimen hau lau ardatz nagusik gidatzen dute:
1)Hornikuntzarekin erlazionatutako ahalegina
Ahalegina multimedia ordenagailuen horniduran datza, hezkuntza, heziketa eta ezagutzen ikasketa zentroen sare digitalera konektatzeko eta sarbidea hobetzeko.
2)Heziketako ahalegina maila guztietan
Argi dago teknologiak eragin handia izango duela hezkuntza eta heziketako programen antolakuntzan, metodoetan, egituran eta edukietan. Horrez gain, harreman mota ezberdinak ezarriko dira ikasle eta irakasleen artean.
3)Kalitatezko multimedia zerbitzu eta edukien garapena
Informazio teknologiak hezkuntzan eta heziketan arrakasta handiz integratzeko, kalitatezko zerbitzu eta edukiera egokiak izan beharko dira.
Hau dela eta, lanbide orientazio zerbitzuak bultzatu beharko dira, herritar bakoitzak teknologia berrietan dauden hasierako heziketako eta heziketa iraunkorreko aukerei eta lan-merkatuan eskatzen diren kualifikazio eta gaitasunei buruzko informazioa jaso ahal izateko.
4)Ezagutzen ikasketa zentroen garapena eta interkonexioa
E-learning ekimenak gune eta campus birtualak interkonektatzea eta unibertsitate, eskola, heziketa zentro eta baliabide naturalen zentroen arteko sareak ezartzea bultzatuko du.
E-Learning ekimenaren ezarpena ordezkapen printzipioaren eta kide diren Estatuen, Kontseiluaren eta Batzordearen arteko koordinazio metodoaren arabera burutuko da. Azken horiek euren eskuduntzei dagozkien eremuan aurreikusitako helburuak erdiestea posible egiteko neurriak hartuko dituzte.
Hori dela eta, Europar Kontseiluak ezarritako helburu eta lehentasunak kide diren Estatuek jarri beharko dituzte martxan epe zehatz eta erabakitakoetan. Azken horiei konpromiso politiko handia eta erlazionatutako agente guztien onarpen zabala eskatzen zaie.
Batzordearen funtzioa kide diren Estatuak E-Learning ekimenaren ezarpenean laguntzea eta euren ahaleginak Europa mailan koordinatu eta anplifikatzea izango da.
Azkenik, esan beharra dago ekimen honek programa europarren (Ej-gv Hezkuntza Ataria) potentzialtasuna mobilizatu eta anplifikatuko duela, Interneteko Socrates, Juventud eta Leonardo da Vinci gune birtualak definituz, probatuz eta baliozkotuz
|