Irudi sorta Ia - Bisontea

Bisontea e.a. Marrazkia: bisontea

40 cm luzero dituen bisonte bat degu hemen. Ipurtaldea sakon grabatu da, buztana listua, lau hanka eta sabelaldeko marra - hau da, animaliaren ilea motzena den gorputz atalak. Animaliaren beste alderdietan marra ugari egin da, egitura baiti jarraiki, askoz finagoa inondik ere, eta badirudi bisonteek bereziki negu parteko jantzian izan ohi duten aurrealdeko ile-piloa adierazi nahi dutela, halako ukitu espresionista batez. Badirudi margolariak zera esan nahi duela, bisontea "atzealde zehatz bat da, eta horrez gain, dena ilea".

Marraduraren aurreraldean begia grabatu dute, fintasun handiz hau ere. Inguru beretik ageri zaigu adar luze bat, marradura gaindituz.



Azken eguneratzea: 2006/02/20