INFORME

Banco de modelos de documentos

Ejemplo en euskera



Ejemplo


 

 

 

 

 
 
 
 

JUTSI dendak

euskararen erabilera bultzatzeko plana

 

 

 

 

 

 

 

 

JUTSI dendak S.L.
Baliabideak eta Marketin Sailak


 

Ejemplo
 
Txostengilea
Ikerne Santamaria Arrue
JUTSI dendetako zuzendaria

SARRERA

Gure JUTSI elektrizitate dendetan betidanik euskararekiko ardura izan dugu eta gure esku egon den guztia egiten saiatu gara.
Aurten aurrerago jo nahi izan dugu eta 2005ean abian jarri genuen planari bigarren bultzada eman diogu. 2006ko urtarrilean zenbait erabaki hartu ondoren, euskara planaren bigarren fasea diseinatu zen.  2005eko Gabonetatik bueltan, hau da, 2006ko urtarrilean plana abian jarri genuen.

Helburua oso zehatza izan da, hau da, neurriak hartu gure denden barruko funtzionamendua euskaraz izan dadin. Alde batetik, langileok erabiltzen ditugun agiriak euskaraz jarri dira, bai eta barruko errotulazioa ere. Gainera, gure arteko harremanetan euskara gehiago erabil dezagun zenbait ekitaldi atondu dira.
Plan honek datozen urteetan izango duen bilakaera guztion esku dago neurri handi batean.
Planaren garrantziaz eta eraginaz jabe gaitezen, Marketin Sailak txostena prestatu du, eguneroko jardunean gauzatu diren aldaketak neurtzeko.
Eskerrak eman nahi dizkiegu enpresako langile guztiei euskara plana hain ondo onartzearren eta horretan egin duten ahaleginagatik. Denok irabaziko dugulakoan, mila esker.
 
 
 

 

Ejemplo

 

AURKIBIDEA

1. Sarrera .........................................................................
2. Aurkibidea ...................................................................
3. Txostenaren laburpena ...............................................
4. Txostena.......................................................................
5. Emaitzak, ondorioak eta gomendioak .....................
6. Eranskinak....................................................................

1. or.
2. or.
3. or.
4. or.
6. or.
8. or.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ejemplo

 

TXOSTENAREN LABURPENA

2006an euskara planaren bigarren faseari ekin diogu. Gure xede nagusia JUTSI dendako langileek euskara gehiago egitea izan da. Horretarako neurri eta erabaki batzuk hartu eta ezarri egin ziren: errotulazioa eta barne agiriak euskaraz jarri, erabilera bultzatzeko ekitaldiak eta esparruak sortu, langileak motibatu... eta abar. Adibidez, dendetan kafea hartzeko egon ohi den gelan, ekintza batzuetan parte hartzeko aukera ematen zaie langileei: afariak, txapelketak, irteerak,... Euskara maila hobetu nahi dutenei ere, ordubeteko liberazioa eskaini zaie euskaltegira joateko eta oso harrera ona eduki du ekitaldi honek.
Azken hamabi hilabete hauetan euskararen erabilerak izandako bilakaera aztertuko dugu txosten honetan.
Emaitzak ikusita, esan ahal dugu inolako zalantzarik gabe, euskara askoz gehiago erabiltzen dela gure enpresan eta datozen urteetan joera horri eusteko ahaleginak egingo ditugula.













 

Ejemplo

 

TXOSTENA

Gure JUTSI dendetan betidanik euskararekiko ardura izan dugu eta gure esku egon den guztia egiten saiatu gara.
Aurten aurrerago jo nahi izan dugu eta 2005ean abian jarri genuen planari bigarren bultzada eman nahi izan diogu. 2006ko urtarrilean zenbait erabaki hartu ondoren, euskara planaren bigarren fasea diseinatu zen.  2005eko Gabonetatik bueltan, hau da, 2006ko urtarrilean plana abian jarri genuen.
Gure helburu nagusia euskararen erabilera areagotzea izan zen. Horretarako zenbait erabaki eta neurri hartu zituen zuzendaritzak. Sindikatuetako ordezkariekin adostu eta gero, langile guztiei planaren bigarren fase hau aurkeztu zitzaien.
Hiru arlo dira nagusiki landu direnak: errotulazioa, barne-agiriak eta ahozko harremanak.

Errotulazioari dagokionez, denda barruko errotuluak euskara hutsean jarri dira: komunetakoak, biltegikoak, egongelakoak... Enpresako euskara plana diseinatu duen zerbitzua itzulpenak eta errotuluak egiteaz arduratu zen. Oso errotulu politak eta ulerterrazak dira. Langileek oso gustura onartu dute errotulazio berria. I ERANSKINean errotulu berrien zerrenda irakurri ahal duzu.

Barne-agiri guztiak euskaratu dira eta orain langileak aukeratu dezake nola jaso nahi duen nomina eta gainontzeko agiriak, euskara hutsean edo hizkuntza bietan.  II. ERANSKINean euskaratutako agirien zerrenda txertatu dugu.

Ahozko harremanetan euskara gehiago egitea izan da fase honetan landu beharreko ataletako bat. Zailena, ziur aski. Norberaren jarrera eta motibazioa ezinbestekoak dira arlo honetan aurrera jo nahi badugu. Hau da, enpresaren esku dagoena egiteak ez dakar derrigorrean, euskararen erabilera gehitzea. Langile bakoitzak aztertu beharko lituzke bere euskararekiko jarrera eta ohiturak. Hala ere, baliabide asko jarri dira ahozko esparruan aurrerapausoak emateko. Adibidez, euskara maila hobetu nahi izan duten langileek aukera izan dute euskaltegira joateko liberazioa eskuratzeko. Enpresak ordubete jartzen du eta langileak beste ordubete. Hori kasu gehienetan goizeko 8etatik 10etara egiten da. Horrela, lanaldia 8 ordukoa izatetik 7 ordukoa izatera pasatu da. Eta lehengo soldatari eustea, dudarik gabe, abantailarik estimatuenetarikoa eta aipagarrienetarikoa. Langileek euskaltegira egunero joateko konpromisoa hartzen dute, eta euskaltegiak, berriz, ikasle guztien asistentzia hilero jakinarazten dio enpresari. Horrela, kurtsoa normaltasunez jarraitzeko modua dute.
Bestetik, zenbait ekitaldi antolatu dira euskararen erabilera lantokian bultzatzeko: lehiaketak, hitzaldiak, mendi irteerak... Azken hau oso ekitaldi arrakastatsua izanda langileen artean. Erabilera handitzeaz gain, langileen motibazioa ere landu da. Gainera, topaketa hauek langileen proposamenak eta  iritziak entzuteko aukera ematen dute.

 

Ejemplo

 

EMAITZAK, ONDORIOAK ETA GOMENDIOAK

  • Errotulazio berriak hizkuntza paisaian izandako eragina.
Langileekin kontsultatuta, errotulazioaren eragina handia izan dela ondorioztatu ahal dugu, grafiko honek erakusten duen bezala. Beharginei galdetu zitzaien ea euren ustez, euskararen erabilera handitzeko baliagarria izan den ala ez. Eta hauxe da inkestaren emaitza.

grafico
  • Barne-agiriak euskaratu.
Arestian esan bezala, langileek zenbait agiri euskara hutsean jasotzeko aukera izan dute planaren bigarren fase honi esker. Askok erabaki dute gutuna, informazio oharrak eta abar euskara hutsean jasotzea.

grafico

Nomina eta kontratuarekin, ostera, ez da hain orokorra izan eta gutxi izan dira euskara hutsean eskatu dituztenak. Denboraren poderioz, konfiantza handituko delakoan gaude eta behargin gehiagok eskatuko dituzte agiri hauek.

grafico
  • Ahozko harremanetan planak izandako eragina.
Lehen esan bezala, hau izan da atalik zailena lantzen. Izan ere, oso aukera pertsonala da eta langile bakoitzak bere hizkuntza ohiturak ditu. Hala ere, prestatutako ekitaldietan parte-hartze handia egon da eta denda askotan barruko giroa euskaldunagoa da gaur egun.
Mendi irteerak arrakastatsuak izan dira, bai eta sindikatuetako ordezkariek eman dituzten segurtasunari buruzko hitzaldiak.
Errezeta trukea ere oso ekintza polita izan zen, euren artean erdaraz egiten ohituta zeuden langileek euskaraz egiteko.
Langileei galdetu zitzaien ea ekitaldi hauek guztiek eragina izan duten beren hizkuntza aukeraketan eta hauxe erantzun zuten:

grafico
Dudarik gabe, euskara askoz gehiago hitz egin eta entzuten da JUTSI dendetan.
Arlo hau lantzeko egin den ahaleginik handiena euskara hobetzeko liberazioak eskaintzea izan da. JUTSI dendetako 124 langile baliatu dira eskaintzaz eta euskaltegira joaten dira egunero, euskara maila hobetzera. Goizeko 8etatik 10ak arte eskolan egoten dira, eta gero lanera datoz. Lehenengo ordua langileak berak jartzen du eta bigarrena, berriz, enpresak. Soldata lehengo berbera da eta kurtsoa amaieran azterketa egin beharko dute zenbat aurreratu duten neurtzeko. Azterketa ez da kanporatzailea izango, ikasleak asistentzia ona izan badu kurtsoan zehar, ez da arazorik egongo hurrengo kurtsoan jarraitzeko, azterketa ez gainditu arren. 124 ikasle hauei euren asebetetze mailaz galdetuta, hurrengoa erantzun zuten:
grafico

 

Ejemplo

 

ERANSKINAK

 

I. ERANSKINA: Errotulu berriak

biltegia
botikina
egiaztatu atea itxita dagoen
erretzaileentzako gela
ez erre
garbi utzi mahaia
itzali argia
komunak
oharretarako taula
paperontziak erabili
sarrera / irteera
 sartzean fitxatu
ateratzean fitxatu
arduradunaren bulegoa

II. ERANSKINA: Euskaratutako agiriak

euskara hutsean euskara / erdara

Nomina

Nomina / Nómina

Kontratua

Kontratua / Contrato

Baimena eskatzeko agiria

Baimena eskatzeko agiria / Solicitar permiso

Bidaia- eta otordu-gastuak

Bidaia- eta otordu-gastuak / Viajes y dietas

Lan-egutegia

Lan-egutegia / Calendario laboral

Faxa

Faxa / Fax

Posta elektronikoa

Posta elektronikoa / Correo electrónico

Hauteskunde-agiriak

Hauteskunde-agiriak / Documentos electorales

 

 

 

Fecha de la última modificación: 29/03/2007