Egun on lankideok:
Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizuegu bihar goiz osoan internet ez dela erabilgarri egongo.
Sareko konexioarekin azken aste hauetan sortu diren arazoak konpontzeko asmoz, bihar teknikariak etorriko dira eta esan digutenez, eguerdira arte ezin izango dugu internet erabili. Hortaz, posta elektronikoa ere ez da ibiliko.
Ahalik eta lasterren konponduko dutelakoan, espero dugu arazo larririk ez sortzea.
Eskerrik asko zuen arretagatik.
Ana Iribar
Informatika Saileko burua
SAPIENS liburu-dendak, SM
944 148 125
Baliteke mezu honen zatiren bat edo mezu osoa legez babestuta egotea. Mezuak badu bere hartzailea. Okerreko helbidera heldu bada (helbidea gaizki idatzi edo transmisioak huts egiteagatik), eman abisua igorleari, korreo honi erantzunda. Kontuz! Mezua ez bada zuretzat, ez erabili, ez zabaldu beste inori, ez kopiatu, ez inprimatu eta ez baliatu.
|