Merkatu digital bateratua: Europako Batzordeak gidaliburu bat argitaratu du datu ez pertsonalen elkarbanaketa askeari buruz
Argitalpen-data:
Merkatu digital bateratuaren estrategiaren barne, datu ez pertsonalen elkarbanaketa askeari buruzko Araudi berriak, Estatu kideetan indarrean dagoenak, ahalbidetuko du Europar Batasuneko datuak biltzea eta lantzea, beharrik gabeko oztopoak baztertuz. Maiatzaren 29an argitaratu zen gidak erabiltzaileei lagundu nahi izan die, batez ere enpresa txiki eta ertainei, arau hauek eta Datu Babesaren Araudi Orokorrak zer nolako elkarrekiko harremana duten ulertzen, batez ere datu multzoak bai datu pertsonalez eta bai ez pertsonalez osatuak dauden kasuetarako.