Argitalpen-data: 2015/06/16
2015-2020 Euskadiko Baserri-Garapen Programa (PDR-a), Europako Batzordeak onartuta
2015-2020 aldirako LGPa (Landa Garapenerako Programa) 2015eko maiatzaren 26an onartu da. LGPa euskal landa ingurunean egin nahi diren politikak bultzatzeko eta babesteko Euskal Erakundeek duten funtsezko tresna gisa eratzen da.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak sektoreko eta administrazioko eragileekin (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Elkarte profesionalak, Emakume taldeen ordezkariak, Nekazaritza Kooperatibak, Sektoreko Elkarteak, Landa Garapeneko Elkarteak, Ingurunerako Elkarteak, etab.) 2015-2020 aldirako LGPa landu du parte hartzeko prozesu baten bitartez.