Euskaltzaindia organiza en la Biblioteca Foral de Bizkaia una exposición en homenaje al escritor bilbaíno Gabriel Aresti

  • Euskaltzaindia organiza en la Biblioteca Foral de Bizkaia una exposición en homenaje al escritor bilbaíno Gabriel Aresti

  • 50 urte ba(GA)rik erakusketan, hain ezagunak ez diren Gabriel Arestiren kontu autobiografikoak ageri dira, eta, horiekin batera, haren lanen lagin deigarri bezain interesgarriak: itzulpenak, antzerki-pieza baten deskribapena, Bilbori eta bere emazteari emandako poema ederrak...
  • Azaroaren 7ra arte izango da ikusgai, astelehenetik ostiralera (11:00-14:00 / 16:30-19:30) eta larunbatetan, goizez (10:30-13:00)

Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, egitarau oparoa antolatu du Euskaltzaindiak haren hirian, XX. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zena omentzeko eta beronen ekarria goresteko. Euskaltzaindiak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin eta Bilboko Koral Elkartearekin elkarlanean prestatu du egitaraua, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, EITBren eta BBK Fundazioaren babesa duela.

Ekainean estreinatu zen egitaraua Bilboko Txistularien Bandaren kontzertu eder batekin, eta harrezkero jardunaldi, liburu-aurkezpen eta bestelako musika-emanaldiak izan dira poeta bilbotarraren omenez. Orain, Euskaltzaindiak erakusketa bitxi bezain deigarria muntatu du Bizkaiko Foru Liburutegiaren Areto Nagusian: 50 urte ba(GA)rik. Erakusketa horrekin, Gabriel Aresti bera eta beronen lanak ezagutzera eman nahi dira, eta, bide batez, Arestiren ekarria balioan jarri, hots, beronen lanak duen meritua aitortu, balioetsi eta ezagutarazi, Arestik euskal literatura modernizatzeko eginiko ahalegina gogoraraziz eta euskararen batasunaren hastapenetan izan zuen eragina eta ikuspegi zorrotza nabarmenduz.

Jarraitu irakurtzen


  • Fecha8 de Octubre
  • Temática Literatura, Archivos y bibliotecas, Patrimonio