Maddalen Arzallus Antia, ganadora de la 41.ª edición de Basarri Bertsopaper Saria

  • Maddalen Arzallus Antia, ganadora de la 41.ª edición de Basarri Bertsopaper Saria
  • Maddalen Arzallus Antia, ganadora de la 41.ª edición de Basarri Bertsopaper Saria

Maddalen Arzallus bertsolari hendaiarraren bertso sorta izan da 41. Basarri Bertsopaper Lehiaketaren sariduna. Epaimahaiak aho batez erabaki du "Santa Mañako alaba zinan" bertso sorta saritzea.

Unai Muniain, Nahikari Gabilondo eta Andoni Egaña aurtengo sariaren epaimahaikideek honako hitz hauekin arrazoitu dute Arzallusen lana: "garai bateko amona baten bizimodua era xalo, hunkigarri eta sinesgarrian islatzen du bertso sortak, bere bilobaren ahotik. Naturari loturiko bizialdi bat era naturalean aurkeztu du. Garai hura entzun, ikusi, ukitu eta usaindu egin daiteke bertso hauek kantatzean. Eta horretarako erabili dituen neurri-doinuak ezin egokiagoak dira: zortziko handi klasiko bat".

Jarraitu irakurtzen


  • Fecha3 de Julio
  • Temática Artes escénicas