"Aitor Sarasua" bertso-paper lehiaketa 2025

Bertsularien Lagunak Elkarteak antolatu du lehiaketa Aretxabaletako herriko etxearekin elkarlanean.

Aitor Sarasua Maritxalar Aretxabaletan sortu zen 1967. urtean. Biziki gazte hasi zen Almen ikastolako bertso eskolan eta haren irakasle Xanti Iparragirre, Patxi Goikolea eta Joanito Akizu izan ziren. Bertsolari eta euskaltzale amorratua, bi arlo horietan lan handia egin zuen bereziki, bai haren bailaran baita Ipar Euskal Herri osoan ere. Seaskako ikastoletan bertso irakasle aritu zen eta Bertsularien Lagunak Elkartearen lehendakari ere izan zen, bertzeak bertze.

Bertso lehiaketak adinaren araberako hiru maila izanen ditu:

  • Helduen maila: 2007. urtetik gorakoak, gutienez 6 bertso eta gehienez 10 idatzi beharko dituzte
  • Gazteen maila: 2008 eta 2011 urte artekoak, gutienez 4 bertso eta gehienez 8 idatzi beharko dituzte.
  • Haurren maila: 2012 urtera artekoak, gutienez 2 bertso eta gehienez 4 idatzi beharko dituzte.

Xehetasun gehiago


En breve

  • Plazo Del 7 de Enero de 2025 al 21 de Febrero de 2025
  • EntidadBertsularien Lagunak Elkartea, Ayuntamiento de Aretxabaleta
  • Tipo de convocatoriaPremios y concursos
  • SectorArtes escénicas
  • ActividadCreación
  • Contactosarasua.lehiaketa@gmail.com

Esta ficha tiene una finalidad exclusivamente informativa y no puede ser considerada, en ningún caso, sustitutiva del texto legal vigente. Kulturklik se reserva el derecho de actualización y de rectificación, sin asumir al respecto ninguna responsabilidad.