Igor Mercado, Angel Gallo e Iñigo Erkiaga, premiados en el 37.º certamen de cuentos Julene Azpeitia
- Aurten 54 lan aurkeztu dira,horietatik 7 zumaiarrek idatzitakoak. Sari banaketa ekitaldia hilaren 27an (asteazkena) izango da, 19:00etan Aita Mari zineman; ondoren, Lotura basatiak performancea eskainiko du Debako GOAZ antzerki taldeak
Urriaren amaieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen, botorik gabe. Aurten 54 lan aurkeztu dira, iazkoaren antzeko kopurua. Horietatik 7 zumaiarrek idatzitakoak izan dira.


