Unai Mendizabal Jauregi se impone en la tercera eliminatoria de cuartos de final del Campeonato de Bertsolaris de Gipuzkoa disputada en Azkoitia
Hirugarren final-laurdena jokatu da gaur Baztartxo Antzokian. Final-laurdena irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendizabal.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren asteburua hasi da gaur: Azkoitiko Baztartxo Antzokian joaktu da hirugarren final-laurdena. Sei bertsolari hauek aritu dira kantuan:
- Ane Labaka Mayoz
- Asier Azpiroz Iztueta
- Eli Pagola Apezetxea
- Maialen Akizu Bidegain
- Oier Etxeberria Zubimendi
- Unai Mendizabal Jauregi
Lan puntuagarriak bukatuta, Unai Mendizabal Jauregik bildu ditu puntu gehien: 485,5. Honela, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara, Zarauzkora, azaroaren 24an. Honela geratu da sailkapena:
- Unai Mendizabal Jauregi: 485,5
- Asier Azpiroz Iztueta: 485,5
- Ane Labaka Mayoz: 477,5
- Eli Pagola Apezetxea: 470,5
- Oier Etxeberria Zubimendi: 468
- Maialen Akizu Bidegain: 414


