Maite Rosende y Nerea Ariznabarreta ganan el premio Etxepare con el álbum "Mamuki"

  • Maite Rosende y Nerea Ariznabarreta ganan el premio Etxepare con el álbum

Maite Rosende ilustratzaileak eta Nerea Ariznabarreta idazleak irabazi dute aurtengo Etxepare album ilustratuaren saria. Saria Nefarroako 23 tokiko entitatek ematen dute Nafarroako Gobernuaren, Galtzagorri elkartearen eta Pamiela argitaletxearen babesarekin. Mamuki albumarekin irabazi dute Rosendek eta Ariznabarretak. Bikotea Galtzagorrik antolatzen duen Bikoteka tailerrean elkartu eta han abiatu zuten proiektua. Guztira, 31 lan aurkeztu dira aurtengo ediziora eta epaimahaia Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatu dute.

Mamuki beldurrari buruzko album umoretsua da. Gau Beltza da, eta mamuek sustoak eman behar dituzte, ingurumarian ikara eragin beharra daukate. Baina mamu txikia gaixorik dago eta hainbat pertsonaia beldurgarri saiatuko dira hura osatu dadin: banpiroa, zonbia... edo geureago ditugun Zakuzahar edo Otsoko, baina alfer-alferrik. Gaixoa! Zer egingo du Mamukik Gau Beltza ospatu ezinik...? Etxeko agertoki minimalistan txakur jolastia ere saiatuko da Mamuki sendatzen, baina orduak joan, orduak etorri, munstroak joan, munstroak etorri, ez da konponbiderik inondik ere agertuko. Edo bai...

Jarraitu irakurtzen


  • Fecha26 de Junio
  • Temática Artes visuales, Literatura