Laburbira 2024

  • Laburbira 2024

  • Apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean egingo da Laburbiraren 2024ko edizioa
  • 2023an zehar ekoiztutakoak eta 20 minututik beherakoak izan beharko dute Laburbira zirkuituko film laburrek
  • Sortzaileen izen-emate epea otsailaren 29ra arte egongo da zabalik
  • Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute aurtengo edizioan

LABURBIRA euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da eta aurten bere 21. edizioa beteko du. 2 helburu nagusi ditu LABURBIRAK: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileoi zuen lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film-laburrak ezagutaraztea, bestetik.

20 urteotan bide arrakastatsua egin du LABURBIRAK eta euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala da bihurtu da. Izan ere, zinema ekoiztea izatez da jarduera zail eta garestia. Ondorioz, film laburren sorkuntza da zuzendariek zinemaren industrian hasteko daukaten modu bakarra. Zentzu honetan, Laburbirak berebiziko garrantzia du autoreei eta beraien lanei ikusgarritasuna emateko orduan, eta zirkuitu egonkor eta zabala eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du.

Otsailaren 29ra arte izen ematea zabalik

Aurtengo Laburbira apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean egingo da, eta bertara aurkeztu nahi duten sortzaileek otsailaren 29ra arteko epea izango dute lanak aurkeztu eta izena emateko.

Laburbiran parte hartzeko film laburrek euskaraz egindakoak, 2023an ekoiztutakoak eta 20 minututik beherakoak izan behar dute.

Izen-ematea, berriz, Laburbiraren webgunean egin behar da: https://irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira/

Aukeraketa egiteko irizpideak

Martxoaren lehenengo astean aukeratuko dira Laburbira zirkuituaren 21. edizio honetan herriz herri eskainiko diren film laburrak. Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan, honakoak:

  • Publiko guztientzako lanak izatea
  • Sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka
  • Sortzaileen lurralde- eta genero-aniztasuna
  • Genero-ikuspegia
  • Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak


  • Plazo Del 5 de Febrero de 2024 al 29 de Febrero de 2024
  • EntidadEuskaltzaleen Topagunea
  • Tipo de convocatoriaConvocatoria de participación
  • SectorAudiovisual
  • ActividadExhibición y programación, Promoción y difusión

Esta ficha tiene una finalidad exclusivamente informativa y no puede ser considerada, en ningún caso, sustitutiva del texto legal vigente. Kulturklik se reserva el derecho de actualización y de rectificación, sin asumir al respecto ninguna responsabilidad.