Ya está en la calle el número 48 de la revista "Behinola"
Behinola euskaraz eta euskarazko haur eta gazte literaturari buruzko aldizkariaren zenbaki berriaren gai nagusiaren ardatza euskarazko sortzaileen lan-baldintzak dira. Langela bat norberarena titulua jarri dio Galtzagorri Elkarteak erreportajeari, eta zenbait sortzaileren (Castillo Suarez, Ainara Azpiazu Axpi, Koldo Izagirre, Bego Montorio, Gorka Olmo eta Adur Larrea) langelara sartu da: zein baldintzatan ari dira lanean? Lanartea elkartekoak ere elkarrizketatu ditu.
Azala eta kontrazala Iban Illarramendik egin ditu, baita Sormenez ataleko ilustrazioak ere; atal bereko sormen-lana Asun Agirianok idatzi du. Denbora-pasa Mariñe Arbeok eta Lau Eskutara sailean zinemarako egokitutako literatur lanei buruz idatzi dute Eneko Olasagastik eta Paul Urkijok.
Albisteen atalean Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azokaren argazki galeria eta Abestuz ikasi eta ikasiz abestu datu-basearen berri eman du Galtzagorri Elkarteak. Horrez gain, iazko bigarren seihilekoan argitaratutako lan nabarmenenen iruzkinak, euskarara ekarriko zukeen obra batena eta bihotzean geratutako beste batena aletu dituzte Lore Agirrezabalek eta Mirentxu Ibargaraik hurrenez hurren.


