Zilibito Records gana el Maketa Lehiaketa 2023
Enbata Lorade, Itzek eta Ganibet izan dira aurtengo Maketa Lehiaketako beste hiru finalistak. Zuzenekoak eman eta gero, oiartzuar seikoteak eraman du sari potoloa, epaimahaiak hala erabakita.
Zilibito Records da 2023ko Gaztea Maketa Lehiaketaren irabazlea, aurtengo epaimahaiak finalisten zuzenekoak ikusi ostean hala erabakita. Enbata Lorade, Itzek, Ganibet eta Zilibito Records lehiatu dira final handian, Bilboko Sala BBK aretoan.
20:00etan hasi da Maketa Lehiaketaren final handia, Bilboko Sala BBK aretoan. Ainhoa Vitoriak publikoa agurtu ostean, aurtengo epaimahaikideak aurkeztu ditu: Julen Idigoras, Lorea Argarate eta Josune Arakistain.
Iluntzeari musika jartzen hasteko arduradunak izan dira Zilibito Records taldeko kideak. Oiartzungo sei gazteak oholtza gainean ikusi ditugu, lehenengo abestitik azkeneraino publikoa dantzan jartzen.


