Karmele Igartua Sorkuntza Beka 2023

  • Karmele Igartua Sorkuntza Beka 2023

Karmele Igartua Sorkuntza Lehiaketaren 13. edizioak haur eta gazteei zuzendutako antzerkia eta gidoia  jorratuko du

. Lanak gutxienez 20 orri eta gehienez 30 orri arteko luzera izango du, gai librearekin

. Irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du, eta datorren urtean Idazle Eskolako edozein modulutan parte hartu ahal izango du, inolako matrikularik ordaindu gabe

. Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak sorkuntza bekek idazle berriak bultzatzeko duten garrantzia azpimarratu dute

Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak elkarlanean zazpigarren aldiz Karmele Igartua Sorkuntza Lehiaketa dute.  Hasieran Bergarako Idazle  Eskolak ikasle artean antolatutako Sorkuntza Beka izatetik, Karmele Igartua idazle eta olerkari aretxabaletarren omenez jarraitu du bere bidea lehiaketak.  Beraz, aurten  bekak bere hamabigarren edizioa burutuko du. 

Deialdiaren nondik norakoak gaur aurkeztu dituzte

Kultura zinegotziak, Bergara Idazle Eskolako zuzendariak, Tere Irastorzak, eta epaimahaiaren kide den Itziar Gomez idazleak. Poesia izango da aurten jorratuko den generoa, eta 16 urtez gorako edozein idazlek parte hartzeko aukera du.

Lan bakoitzak, gutxienez 20 orri eta gehienez 30 arteko luzera izango du, gai librearekin. Gainera, lan bakarra aurkeztu ahal izango da, eta ez lan bat antzerkirako eta beste bat gidoigintzarako.

KARMELE IGARTUA SORKUNTZA-BEKAn lehendik ere proposatu izan da behin Haur eta gazte-literaturarako antzerkigintza eta beste behin Gidoigintza, ordu hartan Film laburren gidoiak. Oraingoan nabarmendu nahi dena da haur eta gazte literaturara bideratuta dagoela, eta gidoigintzaren kontzeptua izan daiteke irratia, dokumentala, filma…

Parte hartzeko epea  abenduaren 3ra arte

Aretxabaletako Udalaren laguntzarekin antolatutako lehiaketa honen irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du, eta 2023ko Idazle Eskolako edozein modulutan parte hartu ahal izango du, inolako matrikularik ordaindu gabe. Lana  www.idazten.com orrian  ere argitaratuko da. Egile eskubideek idazlearenak izaten jarraituko dute urtebete pasa ondoren. 

Webgune horretan bertan irakur ditzakezue aurreko edizioetako irabazleen testu guztiak., berrienetik zaharrenera hasita.

Lana postaz  aurkezteko epea 2023ko abenduaren 1ean amaituko da, eta elektronikoki jasotzeko abenduaren 3an, gauerdian.

Karmele Igartua Bengoaren idazle bidean ahozkotasuna eta eskola-antzerkia garrantzia haundikoak dira.

Karmele Igartua Bengoa poeta gisara da ezagun, eta joan den urtean, bere obra osoa argitaratu zuen Pamielak.

Hala ere, aurretik bere irakasle-lanean ahozkotasuna eta Aretxabaletako euskara eta kulturan eragiteko jardun zuen poetak. Ozenki irakurtzen erakutsiz, euskal doinua zaintzen eta familia-aurrean jokatzeko antzerkiak sortzen ere bai.

Ondoren, bere poesia irakurtzeko moduak eman zuen arreta eta baita testu dramatizatuak irakurtzen ere.  Bere antzerki lanak www.idazten.com orrian daude, Gidoia-antzerkia atalean.

Karmele Igartuak berak irabazi zuen hasieran Bergarako Idazle Eskolako beka, orain bere izena daramana, Gero arte ipuin-bildumarekin, eta bere lehen lanak ere Hitzak orbainetan Felipe Arrese Beitia Saria jaso zuen. Modu honetan, deialdi honen antolatzaileek sorkuntza bekek idazle berriak bultzatzeko duten garrantzia azpimarratu nahi dute.

Oinarriak ikusi


  • Plazo Del 7 de Noviembre de 2023 al 3 de Diciembre de 2023
  • EntidadAretxabaletako Udala eta Bergarako Idazle Eskola
  • Dotación2.500 €
  • Tipo de convocatoriaBecas
  • SectorLiteratura
  • ActividadCreación
  • Agentes beneficiariosPersonas físicas
  • Contactokultura@aretxabaleta.eus

Esta ficha tiene una finalidad exclusivamente informativa y no puede ser considerada, en ningún caso, sustitutiva del texto legal vigente. Kulturklik se reserva el derecho de actualización y de rectificación, sin asumir al respecto ninguna responsabilidad.