Fallece el pandero-jole azpeitiarra Imanol Arregi Iturbide
Gaur, irailaren 13an, Imanol Arregi Zubizarreta Iturbide pandero-jolea zendu da.
1935eko abenduaren 29an jaio zen Azpei?ko Iturbide baserrian. Pandero-jole tradizio handiko familian jaioa izaki, berak zioenez “oinordetzaz datorkit panderoa jotzearena”; plazaz plaza izen handiko soinu-joleekin ibili zen Euskal Herrian bezala, atzerrian ere.
Horrela dio Amagoia Gurrutxaga Urangak, Amagoia Ibanek, Euskal Herriko Triki?xa Elkarteak argitaratutako “Iturbide, igitai jolea” liburuan:
“Urres?llan jendaurrean lehendabiziko aldiz jo eta gero, igitaiarekin jarduten nuen arbi sororako bidean, jaiko pieza buruan nuela. Horrek ez dauka, baina, inolako meriturik.
Igitaiak oso terreno txikia zeukan, eta baliteke nire pandero jotzeak, tarte txikian soinu ugari ateratzeko gaitasunak, zerikusia izatea horrekin. Nik, izan ere, ez dut mugimendua eskumuturre?k egiten hatzekin baizik.
Eta haize pixak bat sartu zitzaidanez, hurrengo, Nuarbeko Trinidade festetara joan nintzen. Osintxuar bat joaten zen hara piano soinuarekin, Periko zuen izen, eta, igitaiarekin entsaiatu ondoren, hurbildu nintzen. Soinujoleek be? eramaten zuten pandero bat lagun egun ziezaien, eta han ere eskaini zidaten. Nik jo egin nuen.”
Hainbat Triki? Txapelketetan parte hartu zuen, 1974ean eta 1975ean eta 1977an, Iñaki Garmendia Lajarekin batera hiru txapelketa irabazi zituelarik. 1985ean berriz Miren Etxaniz hernaniarrarekin batera aurkeztuta irabazi zuen txapela.
Disko ezberdinetan ere parte hartu zuen,, bere lehen grabaketa Enrike Zelaia soinu-jolearekin egin zuelarik 1972an, Euskalerriko Erromeria izenarekin. Geroz?k Triki?lariak izeneko diskoan parte hartu zuen Laja-rekin batera, edo eta Urres?llako Triki?xa izeneko diskoa Antonio Aranaga Auntxa soinu-jolearekin.
Joan den mendeko 70eko hamarraldian garrantzi handia hartu zuen Iturbidek, aipaturikoez gain, Amagoiak berak liburuan dioenez, “triki?larien managerra” ere izan zelarik; “Iturbide hasi zen behe?k kobratzeko joera hori aldatzen, Landakandaren esanetan: Triki?lariak ar?sta ginela esaten hasi zen hura, hala nabarmentzen zuen Sakabik”.


