Goiatz Labandibarrek 2022an Alberdania etxearekin kaleratu zuen Amez narrazio bilduma gaztelaniaz argitaratuko du argitaletxe berberak Comadres izenburupean. Abuztuaren azkenerako iragarri dute argitalpena.
Bestalde, Alaine Agirrek 2021ean Elkar etxearen eskutik plazaratutako Karena eleberria gaztelaniaz plazaratzekotan da udazkenean Tres Hermanas argitaletxea, Placenta titulupean. Halaxe eman berri du jakitera Bermeoko idazleak bere sare sozialetan.


