Se han rodado documentales sobre los barrios de Zabalea y Bengoetxe en Galdakao
Ondarearen Europako Jardunaldiak programaren abaroan, Zabalea eta Bengoetxeko auzotarren testigantzak filmatu dituzte Galdakaon, azken hamarkadetan biziguneek bizi izan dituzten aldaketak jaso eta hilezkortzeko asmoz. Datorren urrian proiektatuko dute emaitza, bizilagunei zabaldutako hainbat emanalditan.
Urrian zehar era guztietako jarduerak egiten dira Europan, Ondarearen Europako Jardunaldien markoan, eta, horietan, herritarrek hainbat herri eta eskualdetako ondare eta historiarekin lotutako ondasun eta leku ugari bisitatu eta ezagutzeko aukera dute. Elkarte ofizialek, enpresek, gizarte-erakundeek, kultura- eta auzo-elkarteek eta abarrek proposa ditzakete jarduera horiek, eta baita ekimen propioak dituzten pertsonek ere. Hain zuzen ere, ondarea, historia eta memoria partekatu nahi dituen edonork aurkez dezake bere proposamena.


